Hitza azti

1

Izenburua: Hitza azti
Idazlea: Iñaki Arranz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2006

Bi aditzek ematen digute liburu honetako jardunaren gakoa: hizkuntzaz gozatu, hizkuntzaz jabetu. Bi aditz horiek elkartuta, jolasa eta autoerreferentzia jartzen zaizkigu, biak ala biak, agerian, hemen azaltzen eta sailkatzen diren adierazpen ludiko guztien abiapuntuan hizkuntzaren gaineko gogoeta dagoelako. Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan, darabilgun hizkuntzaren nondik norakoak zalantzan jartzera eta birpentsatzera bultzatzen gaituzte ariketa hauek, hitzen beste aldean –hitzen honako aldean, akaso– dagoen mundua ikusarazten baitigute.

Horretarako, jokalariak ez ezik, esploratzaileak behar ditugu hizkuntz zelaian, hitzen, esaldien, arauen… iturburuetara joan, haietan barneratu, aurkitutakoa apurtu, aztertu eta berregin, eta, azkenik, sortzeko kemena eta trebetasuna duten esploratzaileak: hizkuntza jolasgai bihurtzeko.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Senpere 4.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Liburu honek ez du istoriorik kontatzen. Jarraikian irakurtzen ez den liburua da. Haren interesa beste maila batean datza: obra honetan idazleak, Iñaki Arranzek, euskararen posibilitate guztiak esploratzen ditu. Guretzat -Hitza azti irakurri arte- hitzak esanaldiaren osagaiak dira, komunikazioaren oinarrizko elementuak; Arranzi jarraikiz, konturatzen gara beste dimentsio bat daukatela -idazle horrek beraien alde gordetua agerarazten baitu: azaltzen digu nola hitzek haien bizi propioa daukaten, nola jolas-tresnak izaiten ahal diren. Totelgramak, metagramak, epentesia, aferesia hitzek beldur gaitzakete, baina nozio tekniko horien atzean hizkuntzaren berezitasun interesgarri edo zirtolari bat dago, sumatzen ez genuena. Eta hizkuntza, jolasteko tresna bilakatzen da. Hau da liburu-apaletan gordetzen… Gehiago irakurri