Trikua esnatu da

0

Izenburua: Trikua esnatu da
Egileak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019
Lisipe bildumako 7. liburua

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntz hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments