INON EZ, INOIZ EZ (5 iritzi) Iban Zaldua

5

Izenburua: Inon ez, inoiz ez
Idazlea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Irun 67.1Joseba IbarretxeEibar 101.1Zalla 63.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Irun 67.1
Irun 67.1

Ipuin biduma hau nahiko flojoa iruditu zait. Erdiko zatian, ETAri buruzko bilduma, nahiko aspergarria eta errepikakorra. Baina, dena den, badaude ipuni batzuk politak eta gomendagarriak.

Joseba Ibarretxe
Joseba Ibarretxe

Irakurrita nituen Zalduaren aurreko ipuin-liburu guztiak. Goztiak gogoko, eta guztiek harritu ninduten. Uste nuen autoreak jadanik agortuta izango zuela ipuin “harrigarriag” idazteko ahalmena, baina ez da horrela izan. “Inon ez, inoiz ez” hau ere ikaragarri gustatu zait. Nik beti eskatu diet ipuinei ezustea, harridura sorraraztea, eta horretan Zaldua maisua da. Egunerokotasun arruntean oinarriturik, zelan bilakatzen diren absurdo, fantastiko, sinestezin… Heriotz inposibleekin ere nola jolasten duen ikaragarria da. “Dilema morala” ipuinak, adibidez, ez dauka preziorik.

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Historikoki ipuingintza euskal literaturaren oinarri izan da nobelaren gainetik eta orain joera aldatu bada ere, Iban Zalduak generoa menperatzen du eta bere jardunari eusten dio arrakastatsu oraingoan ere. Ipuin batzuk besteak baino maila baxuagoa badute ere, nik esango nuke agian bere ipuin liburu onena dela. Hori bai, oso segurola: Bere inguruko eta EHko errealitate politikoan oinarritzen ditu istorioak; ez da beste mundu batzuetara joaten ausartzen.

Zalla 63.1
Zalla 63.1

Ez da, ez, niretzat, erreza liburu hau kalifikatzea. Arin eta irakurterreza egin zait; baita absurdoegiak ipuin batzuk ere, behartuegiak. Gaiak egunekoak dira oso: familia kontuak, bikote harremanak, egoera sozio politikoa,… heriotza askoren arteko eremu amankomuna dela. Iban Zalduaren nire lehenengo liburua da eta berak idatzitako gehiago irakurtzeko grina sortarazi dit.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Beste ipuin-liburu bat ekarri digu Iban Zalduak eta bere beste liburuen maila mantendu du honetan ere. Izan ere, esan daiteke Zaldua euskal ipuingilerik onenetarikoa dela. “Inon ez, inoiz ez” liburu hau erraz irakurtzen da eta, nahiz eta ipuin batzuk besteak baino okerragoak izan, inoiz ez naiz aspertu irakurketarekin, alderantziz. Ipuinen artean bat azpimarratu behar dut, beharrezkoa baita horri buruz mintzatzea: ‘Gerra Zibilak’ izenekoa. Benetan txundituta geratu nintzen ipuin hori irakurrita, eta oraindik ere jarraitzen dut ipuin horretaz gogoratzen eta horri buruz hausnartzen. Benetan, ipuin horregatik bakarrik merezi izan du liburua erostea. Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau