Ipuinak -Antologia bat-

2

Izenburua: Ipuinak -Antologia bat-
Idazlea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2010

-Aitaa! -Zer, laztana? -Kanpora joan nahi dut. -Badakin ezin dunala. Are gutxiago giro honekin.-Baina, aitatxo… -Ezetz esan dinat. -Baina hemen aspertu egiten naiz… -Jostailu mordoa dun, neska; har ezan edozein. Hortxe dauzkan letra horiek guztiak: ez dien kasurik egin erosi genizkinanetik. Osa itzan hitz batzuk, edo nik zer zakinat. -Baina nik atera nahi dut. -Zenbat aldiz esan beharko dinat ba? Ezetz bada, ezetz dun. Eta kito. (…) -Arantza? -Humm! -Entzun al dun Maddi aspaldi honetan? -Ba… ez. -Maddi! Hor al hago? Maddi! Baina utz ezan liburua eta altxa ipurdia hortik, emakumea! Maddi! -Maddi! Maddi! -Ez zagon. Ez zagon. -Ez hadi jarri horrela, Iban. Igoal ez diagu ondo miatu.-Ez dugula ondo miatu? Ikusten al dun inon? Esan egidan: ikusten al dun inon? Izkina bat, bigarrena, hirugarrena, eta laugarrena: horra. Atera egin dun, seguru, atera egin dun. -Baina nondik, bada? Ez diagu ezer entzun. -Eta nik zer dakit? Baina kanpora irten dun, ziur nagon. -Polarra jantzi eta bila aterako nauk. -Baina hor kanpoan… ez zakinagu zer dagoen ere…-Bale, hartuko diat beisbol-batea ere. -Eta bakarrik utziko al naun hemen, kontrazalean? -Berehala itzuliko nauk ttikiarekin.Topatuko diat, ziur egon. Hik itxaron gaitzak hemen, eta lasaitu hadi. Dena konponduko duk. -Baina nola sartuko zarete atzera? -Aurkituko diagu modua. Agintzen diat.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Urnieta 49.2Arrigorriaga 51.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Zalduaren ipuinen aukeraketa hau irakurri ostean, lehendik neukan iritzia bermatu egin zait: bera da gaur egungo ipuinaren erregea. Ipuin originalak, ezustekoz beteak… oso onak gehienak.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Bikaina. Eta benetan dira ipuinak antologikoak. Zaldua niretzat ia ezagutzen ez nuen idazlea zen, esku artean ipuin bilduma hau hartu dudan arte. Gozatu ederra hartu dut, zirraraz irakurri baititut ipuin guztiak, maiz irribarrea ezpainetan. Eta amaieran erantsiriko ipuingintzaren dodekalogoa umorez eta inteligentziz blaituriko ariketa iruditu zait, borobila, liburu osoa bezalaxe. Zilegi bekit galdera: noiz –demontre– eraikiko duk lerro zuzeneko burdibidea?