Kanonaren gaineko nazioaz

0

Izenburua: Kanonaren gaineko nazioaz
Idazlea: Ibai Atutxa
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2012

Zeintzuk dira irakurle euskaldunak ezagutu behar dituen testuak? Zeintzuk, ezinbestean irakurri beharrezko gisa erakutsi zaizkigun autoreak? Zein da testuok eraikitzen duten subjektu euskalduna? Zer izanarazten gaituzte? Artea artearengatiko euskal kanon literarioa berrikusteko dugun beharrizana saihestezina da. Horixe da hitz laburretan eskuartean duzun liburu honek erakutsi nahi diguna. Kanonaren erdigunetik hitz egiten dute Bernardo Atxagaren ‘Ziutateaz’ eta Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’k eta bertatik, berezkotutako Estatu-nazioen mapa geopolitikora subordinatuko dute komunitate euskalduna. Kanonaren gainean dituzun aukerak murritzak dira: izan zaitez terrorista arriskutsu ala bilaka zaitez txikikeria, bitxikeria eta berezikeria. Alternatiben bila lerro artean dabil ‘Kanonaren gaineko nazioaz’.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu