Ihes ederra

3

Izenburua: Ihes ederra
Egileak: Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2009

Argazkilari baten eta irakasle baten egunerokoa da irudi-eleberri hau. Istorioa egungo Euskal Herrian dago kokatua, azken berrehun urteak Frantses Errepublika Federalean daramatzan errealitate batean. Komikiaren gai nagusiak monogamia, maitasuna, sexua, geopolitika, eta historiaren aldakortasuna dira, Joanes Apaolaza protagonistak kontatuta. Ironia da nagusi politikari dagokionean. Joanesek Ebroko Gune Neutralera egingo du bisita, Baionan Euskal Irauna eskuin-muturreko alderdiko buruarekin bat izanen da, altermundialisten mitin erraldoian ere argazkiak aterako ditu.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

“Irudi-eleberri” hau ez zait gustatu. Oinarrizko istorioa iradokigarria iruditu zitzaion erosi baino lehen. Gero aurkitu nuen liburua ez zen hala izan. Irudiak ondo eginak baina dena nahiko korapilatsua. Hainbeste internet helbide, hainbeste gauza istorioa ulertzeko ez zait interesgarria iruditzen. Gehiago espero nuen. Behintzat, liburua ulertzea espero nuen, baina ezin lortu. Ausartegi?

Oñati 45.2

Gustura hartu dut Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren lana. Eleberri grafiko hau gustura irakurri dut, bi arratsaldetan gainera. Sakonago irakurri nahiko banu bigarren eta hirugarren aldiz irakurriko nuke baina behin irakurrita nahikoa da istorioa zeri buruz doan jakiteko.
Oso ironikoa da, eta erakargarriak diren pare bat gai agerian uzten ditu eleberri berezi honek: sexua eta politika.
111 akademiak eleberri hau azaltzerakoan aipatzen du euskal literaturan lehen eleberri grafikoa dela. Ez dut uste hori horrela izan daitekeenik Pololoak trilogia hor dagoela kontuan hartzen badugu, adibidez. Abentura horretako hirugarren liburua oso grafikoa izan daiteke (komiki bat) baina lehenengoan narrazio ugari azaltzen da grafikoak tartekatuz.

Bilbo 54.7

Ez dut ulertu ezer. Liburua amaitu eta ezer ez ulertu, hori da marka. Mila gauza nahasi dituzte liburuan, eta azkenean ezerri ez diotela heldu ematen du.
Gainera, mila erreferentzia daude liburuan, baina lotura handiegirik izan gabe. Egileak asko irakurtzen duela erakutsi gura izan du, eta horrela izan da liburua. Bejondeizula irakurritakoa, baina idatzitako honek ez du ez hanka ez buru.