Fakirraren ahotsa

3

Izenburua: Fakirraren ahotsa
Idazlea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2018

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra.
Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra…, mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Eibar 101.1Urnieta 49.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

2018ko euskarazko liburu onena izan zela ez dut zalantzan jartzen, eta halere… maisulana izan zitekeena maisu baten lanean geratu da. “Twist” berri bat espero nuen, zeina antzerkiari buruzko atal hura kenduta maisulan bat zen. Eta hemen Harkaitz Cano atal horretako apeta berberean erori da: Fakirraren istorioaz gain, idazleak bere diskizioak eta pentsamenduak sartzeko aprobetxatzen du, eta soberan daude narrazioari begira. Pertsonaiarekin lotura gehiago izan balute sikiera. Horregatik, 100 orrialde soberan ditu, hirugarren batek zati horiek iragazi balizkio, orduan bai zitekeen maisulana. Narrazioa ez da jarraitua, baizik eta sasoika kontatzen du Imanolen bizitza, ipuin ezberdinak balira bezala, eta horrek estiloaren homogeneitateari… Gehiago irakurri

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Canoren lan berria liburudendan ikusi bezain pronto eskuratu nuen, oraindik jakin ez nekien arren zeri buruzkoa zen. Fakirraren ahotsa izenburua ikusi nuenean exotismoz jantziriko kontakizuna espero nuen eta, modu batera, nahikoa exotikoa gertatzen da protagonistaren istorioa. Sorpresa izan nuen, beraz, Imanolen, euskal gizartean neurri batean zokoraturiko Imanolen biografia fikzionaturik ikustearekin. Baina Canoren izena garantia osokoa nuen; Twist bezain eleberri bihotz-erdiragarria idatzi zuen idazleak kale egingo ez zidalakoan etxera eraman nuen eta irakurri. Eta irakurketak ez nau, ez, batere zapuztu. Nik kale-giroan eta gizarte mailan ezagutu nuen Imanol haren oso hurbileko irudia eskaini dit, guztiz sinesgarria, hainbat ezen esango bainuke irakurle… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu ederra Harkaitz Canoren azkena. Imanol Larzabalen (Imanol Lurgain, liburuan) bizitza kontatzen digu, era nobelatuan. Imanolen bizitzan bi mugarri egon ziren: Joseba Sarrionadiaren ihesean nola edo halako parte-hartzea eta Yoyesen (Lourdes Arakistain, liburuan) omenez antolatutako kontzertuan parte-hartze nabarmena. Horiek, eta horiek eta gero Imanoli gertatu zitzaiona, maisuki kontatu dizkigu Harkaitzek, bere betiko estiloarekin, ez azkarra ez zuzena, katramilatsua eta erritmo-aldaketa askokoa baizik. Asko gozatu dut irakurtzen eta inoiz ez dut interesa galdu. Alderantziz, asko pentsarazi dit Imanolek jasan behar izan zuen zokoramenduan bakoitzak izan zuen erantzukizunari buruz. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, iazko onenetarikoen artean egongo dena, zalantzarik… Gehiago irakurri