Txalorik ez, arren

0

Izenburua: Txalorik ez, arren
Idazlea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: EDO!
Urtea: 2014

Artiumek gonbidatuta, Antoni Muntadasen ‘On translation’ serieko instalazio baten inguruan 2009an egindako hitzaldia du lan honek abiapuntu. Artelan haren aitzakian txaloak historian eta arteen luze-zabalean izandako esangura desberdinak aletu ditu Canok. Berdin Grezia eta Erroma klasikoa zein Shakespeareren garaiko antzerkia zein Pasoliniren probokazioak edo Twitter-eko “autotxaloak”, guztiak txaloaren atzean ezkutatzen diren harreman anbibalenteez jarduteko aitzakia dira Canoren testuan: noren onespena bilatzen du artistak? Lehendik lagun zituenena ala etsaiena? Zer zentzu du edozer txalotzen duen publikoaren onespenak? Zer esan nahi du arrakasta izateak? Zein arrisku ditu laudorioak jasotzeak? Zenbateraino baldintzatzen du egilearen izenak obraren harrera?
Jolasari eta ironiari uko egin gabe, arrakastaren eta onarpen-beharraren tiraniarekiko kritikoa den testu hibridoa ondu du Harkaitz Canok, hanka bat historian eta mundu zabaleko arteetan jarrita, eta bestea orainean.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu