Errotik

4

Izenburua: Errotik
Idazlea: Gotzon Barandiaran
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak.
Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, faktoriaren eraistea galaraztearren. Ankerra izan zen Agintaritzaren erantzuna: atxiloketak, zaurituak eta hildakoak.
Euskaldunako langilea izan zen Luis Urresti; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Bere alaba Loreari urradura garratza handituko zaio betiko. Aitaren eta alabaren arteko solas etenek eta oroitzapenenek egituratzen dute kontakizun osoa.

4
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
1 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
AitorBilbo 54.7Getxo 50.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Gauza gehiegi sartu izan ditu liburuan Gotzonek eta azkenean denak (edo ia denak) oso azaletik ukitu ditu nire ustez. Istorio asko lar garatu barik (Fanon etaLuisen artekoa adibidez, Barrionuevoren bahiketa, Guggenheimena, eta abar). Hizkera aldetik ere .. badauzka bereak, mila gauza nahastu ditu, eta azkenean apur bat kaotikoa da.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Zorabiatu naiz liburua irakurtzen. Aurrera eta atzera egiten du denboran, etengabe. Gaia interesgarria da, Euskalduna itxi zuten garaikoa. Hartara umea nintzen, baina askotan entzundako kontua izan da gure etxean. Ontziolen kontua presente izan dugu betidanik. Ideologia gora eta behera. Nobelaren garrantzia ideologian datza, ez dago besterik. Ez nau harrapatu. Agian, egituratuagoa egon balitz, lan txukunagoa egingo zukeen Barandiaranek. Nahiago dut Barandiaran poeta, Barandiaran nobelagilea baino.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu katramilatsua ekarri digu Gotzon Barandiaranek bere lehen eleberri moduan eta onartu behar da huts egin duela. Euskalduna ontziolaren desagerpenaren gaiak oso interesgarria zirudien hasiera batean, baina eleberriaren antolaketak dena zapuztu du. Azkenean jasanezin bihurtu zait irakurketa, eta ahalegin gogorra egin behar izan dut liburua amaitzeko. Fanonekiko eta aita-alabaren arteko solasaldi amaigabeek interesa galtzea baizik ez dute ekarri. Bestalde, alabaren istorioa guztiz sinestezina eta, batzuetan, lotsatzeko modukoa iruditu zait. Halaber, Barrionuevoren bahiketaren pasadizoa garatu gabe geratu da, porrot zergatik egin zuen azaldu gabe. Ea bigarren eleberria hobea den. Beraz, ez da gomendatzeko modukoa liburu hau.

Aitor
Aitor

Kaixo,

Barkatu baina liburua irakurtzen hasi naiz eta ezinezkoa egiten zait irakurtzea, egingo zenidake liburuaren laburpena egiteko mesedea?

Zure erantzunaren zain, eskerrik asko.

Aitor.