Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

2

Izenburua: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
Idazlea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.
Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua…

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Ederki pasatu dut eleberri hau irakurtzen. Izenburua dela eta erabaki nuen erostea. Hainbeste hiri aipatzen diren arren ;Hendaia, Marseilla, Geneva, Trieste, Venezia eta abar…ez da gida turistikoa, baizik eta geltokiak aitzakia ederra dira istorio bat kontatzeko. Hainbat atal, hainbat istorio. Zein baino zein originalagoa eta ezberdinagoa!. Gehienek kutsu melankoliakoa daukate: nostalgia eta tristura askatzen dituzte. Bestalde, modu soil eta apal batean gai garrantzitsuago baina garrantzitsuagoak aipatzen dira, adibidez pertsonen kontrako minei buruzkoa, zahartzaroaren ingurukoa, arroztearen gainekoa da. Testua Hendaiari buruzko geltokiarekin hasten eta bukatzen da. Bitartean bidaia polita eskaintzen digu Goiatz Labandibarrek. Atal guztiak oso landatuak daude eta original -originalak… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Goiatz Labandibarren lehenengo hau. Hamabi nazarrioz osatuta dago eta narrazio guztietan tren geltokiak agertzen dira, horiek izanik liburuari osotasuna ematen diotena. Narrazioen maila oso parekoa da, ona hain zuzen, batzuk besteak baino ederragoak dira, baina bat ere ez da kaskarra. Oso gustura irakurri dut liburua, baina narrazio bat edo bi bakarrik egun bakoitzean, narrazioak irakurri ondoren haiei buruz oldozteko eta gehiago gozatzeko. Oso agerpen polita, beraz, Goiatzek egin duena euskal literaturan eta ea horrela jarraitzen duen. Ondorioz, oso gomendagarria liburu hau.