Mila ezker

1

Izenburua: Mila ezker
Idazlea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2009

Ezkerra baldin bazara, zeu protagonistatzat zaituen liburua aurkitu duzu. Eta ezkertia ez bazara ulertuko duzu, gehiengoa eskuina den jendartean eragozpen ugarirekin topo egiten dutela ezkerrek: eskolan, sukaldean, ehizan eta arrantzan, guraizeekin, musika tresnekin, ordenagailuaren xaguarekin, argazkiak egitean, erlojuaren orratzak mugitzeko orduan…

Garbiñe Ubedaren saiakera labur honen asmoa ez da, ordea, auto-laguntzazko liburu bat eskaintzea, are gutxiago kontu-hartze zerrenda bat osatzea; baizik eta ezkerra izateari buruz jardutea. Helburu apal horrekin arakatu ditu artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak.

Mila ezker liburuan ezagutuko dituzu surrealisten adiskide zen Julian Ajuriagerra sendagilearen kezkak eta azterketak. Oroitaraziko dizkizu Leonardo da Vinci eta Beethoven jenioak. Txundituta geratuko zara Goetheren oinekin. Maurice Ravelek konposatutako esku ezkerrarentzako piano kontzertua entzuteko irrika piztuko zaizu. Juan Inazio Retegiren ezker-paretako txapelketak gogoratuko dituzu. Lee eta Yang fisikarien ikerketek harrituko zaituzte, Wolfgang Pauliren ateraldi honek bezalaxe: “Jainkoa ez da ezkerra”.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Urnieta 49.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Helburu apalez idatzitako liburua dela dio argitaratzaileak liburuan, ezkerra izateari buruz jarduteko aitzakia. Hala bada, bere apaltasunari primeran erantzuten dio, nire iritziz, liburuak, ezkerra izateak eta izanak sortu duen hamaika arazo, uste eta mitoetatik batzuk primeran azaltzen dituelako. Hortik aurrerako asmorik ez bide zuen egileak eta ez zaio, beraz, bilatu behar. Baliorik handiena ezkerraren psikomotrizitatea eta jokabidea denen aurrean agerian eta hausnarrean jartzean datza.