Txartel bat (des)herrira

1

Izenburua: Txartel bat (des)herrira
Idazlea: Garazi Goia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haien herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu?
Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak… Horek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean.
Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Garazi Goiaren bigarren eleberri honek ez nau batere ase. Bi istorio daude liburuan, momentu batean elkartzen direnak: Peruren istorioa, gerran Ingalaterrara joandako umearena, eta Ibairena, istripua eduki eta atzerrira joandakoarena. Zer edo zer falta zaie istorioei, ez dudalako irakurketarekin gozatu. Are gehiago, egun asko eman ditut liburua hasita baina berriro hartu gabe, gogo barik nengoelako. Beraz, ezin dut liburua gomendatu.