Gu orduko hauek

1

Izenburua: Gu orduko hauek
Idazlea: Garazi Arrula
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2017

Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek.
Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia.Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte.
Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira.
Hala, bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Ea 83.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ea 83.1
Ea 83.1

Gu orduko hauek gu baino lehenago pasatu dira ia bizitzaren bide fisiko eta emozional guztietatik. Bide fisikoak denboraren joanaren lekuko zintzoak dira, baina emozionalak … puf! Gizakiok behin eta berriro mugarri beretan estropezu egiten dugu. Agian horrela programatuta egongo gara. Zortzi kontakizunetako lehenengoan umeren batek jakinaren gainean jartzen gaitu: “Aurpegia estalita ez gaitu ezagutuko”. Umemokotatik lantzen ditugu anonimatuaren gaitzerako aukerak. Ohiko parametroetan oinarritzen ez den jendeak komunitatean sortzen duen egonezina. Norberaren lagunarekiko zoritxar irrika kaltegarri ezkutua. Beste genero batekin erlazio berriak esploratzearen ezbai hori. Belaunaldi-espiralek nolako joera duten gatazketarantz. Hauek eta liburu honetan agertzen diren errealitate gehiago lagun hurkoaren azalean… Gehiago irakurri