Zaharrak ez zuen hil nahi

2

Izenburua: Zaharrak ez zuen hil nahi
Idazlea: Gaizka Zabarte
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2011

Ehorzleak larunbatean goizeko zortzietan telefonoz deitzen badizu, esanez zurekin hitz egin nahi duela eta ordubete barru hilerrira joateko, gutxienez harritu egingo zara. Baina ordubete barru, kanposantuan zaudela, zure aitaren hobi gainean eserarazi eta ehorzleak esaten badizu kontu bitxi bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan hunkitu egingo zaitu, eta agian aztoratu ere bai. Horixe gertatu zaio nobela honetako kontalariari. Alegia: aita ez zuen ezagutu, umetan galdu baitzuen; amak ere ez zion gauza berezirik kontatu inoiz; eta orain, ehorzleak ezusteko bat eman dionean, aitaren misterioa argitzearren bazterrak nahasten hasiko da: norekin hitz egin?, non begiratu?, zer irakurri?, nor bisitatu?, non aurki ditzaket galderen erantzunak?… Hain da demasa!

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.11Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Abiapuntu interesgarria dauka eleberri honek. Misteriozko trama originala planteatzen du Zabartek eta joko handia emango duela hautematen da hasieratik. Hala ere, usteak ustel. Bat-batean amaitzen da istorioa, misterioa argitu gabe. Pena. Ahoan zapore gazi-gozoa geratu zait. Kontakizunak gehiago eman zezakeen, hartara jarrita. Beste aldetik, gustura irakurri dut idatzitakoa, idazkera arina eta sinesgarria iruditu zaidalako. Aipamen berezia merezi dute idazleak etengabe egiten dituen apartekooharrek, ildo nagusitik apur bat desbideratzen direnak eta kontakizunari bizitasuna ematen diotenak. Umorea ez da falta testuan. Ea hurrengoa gehiago lantzen duen.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Gaizka Zabarteren lehenengoa. Gaia oso interesgarria da, narratzailearen aitaren hilkutxa hutsik dagoela, hain zuzen, baina uste dut gehiago luzatu behar zuela Zabartek liburua. Izan ere, amaiera bapatekoa izan da, ezer argitu gabe. Berak nahi izatekotan beste 50 orrialde gehiago idaz zezakeen, interesa galdu gabe. Bestalde, oso era atseginean idatzita dago eta oso azkar irakurtzen da. Beraz, oso gomendagarria liburu hau eta ea bigarren liburuak baieztazen duen lehenengo honek iragarri duena, alegia, oso idazle ona agertu dela euskal literaturan.