Lehertu da festa

3

Izenburua: Lehertu da festa
Idazlea: Eneko Aizpurua
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelancekazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.

Iruzkina idatzi

3 Iruzkin Honi buruz "Lehertu da festa"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Azkoitia 76.1
Erraz irakurtzen den liburua da. Akademiakide batzuen iritziz hori ez da ona, niretzat bai ordea. Beste kontu bat tramak ez harrapatzea, ni ere ez nau asebete. Hala ere pertsonaia batzuen joskera asko gustatu zait, bereziki idazle jatun-anarkoarena, algara ederrak egin ditut pertsonaia honen kontura. Politikoen irudia ere oso ondo deskribatzen duelakoan nago. Ez nuke esango liburu borobila denik, baina bai irakurtzeko modukoa behintzat.
Zalla 63.1

Arestiko iruzkina egin duenarekin bat nator. Erraz, errazegi egia esan, irakurtzen den liburua dugu, mami eta interes gutxikoa. Idazleak ez du irakurlearen arreta erakartzen lortu. Ez dut juzgu zorrotzegia egin nahi, baina herriko irakurle klubaren bilerarako beharrezkoa izan ez balitz amaitu gabe utziko nukeen.

Bilbo 54.3
Eneko Aizpuruaren hirugarren eleberria da hau eta beste biak bezain eskasa da. Izan ere, besteetan bezala aspertu naiz. Genero beltzekoa da liburu hau ere, baina kontatzeko era astirotsua eta aspergarria da. Liburu honetan Mikel Egileor protagonista ikertzaile pribatua da, kazetaria izan beharrean, baina ez da onerako izan. Gainera, amaiera ez da ustekabekoa izan eta guztiz hotz utzi nau. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, beste biak gomendatu ez nituen bezala. Ea laugarrena!
wpDiscuz