Errauts

2

Izenburua: Errauts
Idazlea: Eneko Aizpurua
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Senpere 4.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Polizia nobela hori egitura klasikoarekin hasten da, lehenengo orrialdeetan hiltza aurkitzen dutela-eta: beraz, nire baitan pentsatu dut, “bat gehiago…”. Handik aurrera, ikestaren hariari segitzen diogu ‘amazigh’ edo ‘berber’ etorkinen jendartean. Irakurri arau nire interesa areagotu da eta istorioak harrapatu egin nau. Aipatutako gaien artean Gipuzkoan dagoen inmigrazioaren arazoa azpimarratzen du Eneko Aizpuruak. Egoera eta pertsonaiak oso sinesgarriak dira eta batetik bestera jakin-mina pizten du. Hausnarketa interesgarriak sartzen ditu, baita istorioa ondo harilkatu ere. Gehituko dut Donostiako auzo batzuk ederki deskribatzen dituela, baina ez naiz xehetasun gehiagotan sartuko bururapena eta inkestaren gakoa ez baititut salatu nahi. Esaten ahal dudana da ‘Errauts’… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Eneko Aizpurua idazle berri eta ezezaguna da gure literaturan. Bere lehen liburu hau eleberri beltzeko generokoa da, baina ez da gai izan ni guztiz harrapatzeko. Nahiz eta istorioa hasieran ematen zuenetik aldendu, ezin da esan biribila denik, hari guztiak lotuta geratu direnik. Amaierak ere ez nau bete izan eta, beraz, hotz geratu naiz liburua itxi eta gero. Ondorioz, liburua gomendatuko nieke literatuta denborapasa bat besterik ez dela pentsatzen dutenei. Gehiago dela pentsatzen dugunontzat herren geratu da eleberri hau. Ea Eneko Aizpuruaren bigarren liburua hobea den!