Zaldi mamarroa

1

Izenburua: Zaldi mamarroa
Idazlea: Ekaitz Goienetxea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.
Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Ekaitz Goienetxearen lehenengo hau. Igartza saria irabazi zuen liburu honek eta epaimahaiak asmatu egin zuela esan dezakegu. Kostaldeko herri batean (Bermeo, omen) drogak gazterian izan zituen ondorio lazgarriak maisuki kontatzen dizkigu idazleak. Drogak (heroina, batez ere), lapurretak, ihesa, heriotzak, gurasoen lotsa, ama batzuen borroka, dena azaltzen digu Ekaitzek eta dena dago maisuki azalduta. Nire iritziz, gai honi buruz hauxe da euskal literatura guztiko libururik onena. Akatsak bilatzekotan, erdarakadak eta erdarazko esaldiak aipatuko nituzke, baina horrek ez dio liburuari bere bikaintasuna murrizten. Beraz, biziki gomendagarria da liburu hau.