Bihotz handiegia

2

Izenburua: Bihotz handiegia
Idazlea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei aurre egiten beti.

Iruzkina idatzi

2 Iruzkin Honi buruz "Bihotz handiegia"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Bilbo 54.3
Liburu interesgarria Eider Rodriguezen azkena. Sei ipuinez osatuta dago eta bat ere ez zait txarra iruditu. Lehenengoa luzeena eta onena iruditu zait, baina besteak ere interesez irakurri ditut. Bikoteei eta guraso eta seme-alabei buruzko ipuinak dira eta Eiderrek erakutsi du giza harremanetan aditua dela. Idazkera oso txukuna da eta gustora irakurtzen da alde horretatik. Beraz, gomendagarria da liburu hau.
Azkoitia 76.1
Sei ipuin baino ez ditu Eider Rodriguezen ipuin liburu honek. Lehena, luzeena izateaz gain, hoberena iruditu zait. Liburuari izena ematen dion ipuin horrek eleberri baterako ere ematen duelakoan nago. Banatutako familia batean egoera oso egoki jorratzen du. Beraz, lehen inpresio on horren ondoren gogoz ekin nion hurrengoak irakurtzeari, baina hurrengoek ez naute asebete. Ipuin liburu gehienetako joera, egoera xelebre edo arraroak jorratzekoa alegia, gehiegizkoa dela iruditzen zait, eta ‘Bihotz handiegia’ joera horren beste adibide bat da. Laburbiltzeko: lehen ipuina bikaina, besteak arraroak.