Katu jendea

11

Izenburua: Katu jendea
Idazlea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

“Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen ergela? Nork eraman nahi du horrelako erbi bat elkartera? Hori ez da dibertigarria.
Ehiztariek jolas egin nahi dute, hemen eta han usaindu, txakurrek diotena entzun, tiro egin aurretiko izerdia sentitu, belar izpi baten atzean itzal bat, zaunka urduriak, eskopeta jaso, begi bat itxi eta tiro egin: plastiko errearen usaina, erbia oraindik taupaka, “hirugarrena!”. Ehiztariek, beste ehiztarienekin kontrastean estimatzen dituzte beren piezak”. Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea … Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea … Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.

11
Iruzkina idatzi

avatar
11 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
11 Comment authors
Gasteiz 9.5Larraul 39.1Bilbo 54.7Lesaka 30.1Gernika-Lumo 38.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Burlata 17.1
Burlata 17.1

Ipuin bilduma bat osatzen du liburua. Irakurtzeko denbora asko ez baduzu, aproposa. Ipuin motzak dira, haien artean loturik gabekoa; hartu eta utzi. Motzak dira ipuinak baino mamitsuak, asko. Pertsonen arteko erlazio mundua, eta han sortzen diren sentimenduetan eta zirraretan, erreparatzen dugu, liburua irakurtzen dugu bitartean. Nahi gabe, konturatu gabe. Ipuin batetan edo bestetan gure burua islatua ikus dezakegu. Idazkera ez zait erraza iruditu; paragrafo batzuk nahiko bihurriak aurkitu ditut eta. Berriro hatuko dut liburua berrirakurtzeko. Gustatu zait, gomendagarria.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

–(Romanek) Inoiz ez zuten aitari buruzko gauza askorik jakin. Zekiten apurra, amak esana zen. Amak, gudaroste baten balentriei buruz ariko balitz bezala kontatzen zituen aitaren sendiari buruzkoak, aberatsei zor zaien urruntasunaz. Kontakizunari larritasuna emateko, aulki batean eseri eta ahotsa apaltzen zuen. Telmok eta Alaznek batez ere ama entzutea maite zuten. Nonbaiteko sentitzen ziren, erresuma baten parte. Entzutean, adibidez, haien aitona eraikitzailea zela, etxeek eraikitzailearen izena zematen garaian…Aitak behetik gora erakutsi nahi izan zion ofizioa, bestela jendeak ez omen zion barkatuko eta…Urteak behar izan zituen Romanek ulertzeko. –(Telmok) bazituen arazoak konpontzeko lagunak, korrika egitera joateko bizilagunak eta tartean behin mozkortzeko ikaskide… Gehiago irakurri

Gernika-Lumo 38.1
Gernika-Lumo 38.1

Zein da lotura
Ez nintzateke ausartuko esatera liburua sinpleegia edo konplexuegia den, baina hausnarketa nahiko topikoak eta azalekoak iruditu zaizkit eta ezin izan dut idazlearen asmoa ulertu. Zergatik aukeratu ditu zehazki zazpi ipuin hauek? Zein zen liburuaren asmoa?… Hala ere, esan beharra daukat badaudela ipun oso onak.

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Ez hain erraza Aitortu behar dut iritzia eman aurretik, akademiakideek idatzitakoa irakurri dudala. Oro har, uda partean irakurtzeko ipuin-liburu arina iruditu zaizue gehienoi/ zaie gehienei. Agian, udazkeneko hego haizearekin irakurri dudalako edo nire gaitasunak gehiagorako ematen ez duelako, ez zait hain liburu irakurterraza begitandu. Esango nuke narrazioek kontatzen dutena adina ezkutatzen dutela eta badutela, ongi harilkatuak izateaz gain, nolabaiteko anbizio estetikoa. Agian, aipatzen dituen sentimenduak, ideiak… ez dira ez oso original edo inor harritzeko modukoak, baina oso alde pertsonaletik -eta oso egungoa, gainera- heldu die egileak, “hagina”narrazioan, esaterako. Liburu gomendagarria, besaulkian eseri, musika lasaia jarri eta zenbait narrazio bitan irakurtzeko… Gehiago irakurri

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso gustura irakurri dut liburu hau, mami handikoa. Sentimenduetan, gauzak nola esaten dituen, esan gaekoak nola adierazten dituen… Pena nobela ez izatea, badirudi nobela izan behar duela saritua izateko. Baina bai, maila onekoa da eta gomendatzeko modukoa.

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Ipuin bilduma da, eta horietan gertatu ohi denez, batzuk onak, beste batzuk ez hain onak. Niri gustatu zait, estilo zuzena du, ti-ta esaten ditu esan beharrekoak, … Liburu arin eta atsegina iruditu zait, hondartzan edo kanpinean irakurtzeko modukoa.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

“Katu jendea” izenburua ikustean oker nengoela aitortu behar dut. Liburu honek jendearekiko harremanen inguruan hitz egingo zuela uste nuen nik, behin baino gehiagotan gure artean katuen gisa jokatzen baitugu: atzaparrak erakusten ditugu eta ez dugu gure ondoan inor izatea nahi. Baina oker nengoen; testu horrek zazpi istorio ditu eta guztiak zein baino zein ezberdinagoak dira, bai argudioetan, bai estiloan. Horrela, “On the road” delako narrazioan hika erabiltzen da. Oro har, oso erraz irakurtzen da argudioak azkar harrapatzen baikaitu eta ondo idatzita baitago. Hala eta guztiz ere, istorioak oso apalak (sinpleak) dira. Adibidez, “Kapitalismo” izeneko ipuina dirua daukaten pertsonei buruzkoa da,… Gehiago irakurri

Arantzazu
Arantzazu

Istorioetako batzuk apalak direla esango nuke neuk ere. Kanpoko errealitateak adinako garrantzia du pertsonaien barne-munduak kasu askotan eta hor azaleratzen dira bakardadea, desadostasuna, ezina… azpi-azpian istorio denak lotzen dituena bakardadea delakoan nago. Erraz irakurtzen da, gomendatzeko modukoa iruditu zait.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Liburu gustagarria. Arraroa iruditu zait, ipuin liburua izanda istorioek ez dutela loturarik haien artean. Bakan batzuk badira ere, ipuin batzuk ederrak eta onak iruditu zaizkit.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Eider Rodriguezek Igartza saria irabazi zuen liburua ekarri berri digu. Zazpi narrazio dauzka liburuak, haien arteko inolako loturarik gabe, ez edukiari dagokionez, ezta luzerari dagokionez ere. Narrazio batzuek, azkenak, adibidez, ez dute funts askorik; beste batzuk, Omar edo Kapitalismoa izenekoak esaterako, oso onak iruditu zazkit; beste batzuk, nahiko normalak. Estiloari dagokionez, oso arina da, solasaldi asko eta esaldi laburrekin. Nire iritziz, ez da maisulana, baina bai gomendagarria, Eider ia hasiberria dela kontuan hartzen badugu.

Donostia 47.16
Donostia 47.16

Baten bati irakurri diot istorio errazak kontatzen dituela Eiderrek. Itxuraz errazak izanagatik, bizitzaren konplexutasuna dute beraiekin eta honek egiten ditu erakargarri, itxuraz arin botatzen den horrek azpian izan lezakeen kargak. Nik gehienak oso gustura irakurri ditut. Ez dut oso ondo ulertu lagun presoari bisita egitera doazenena. Mundu horretako klaberen bat faltako zait agian. Katuen epai isila ekartzen didate gogora Eiderren ipuiek, begirada zorrotza eta sarkorra darie jende arteko kontakizunei eta denetan aurkitzen dut tarte on bat eta, aldi berean, zer pentsatua emateko motiboa. Literatura ona maite dutenentzako guztiz gomendagarria.