Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

2

Izenburua: Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

Idazlea: Edurne Elizondo

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2011

1990eko hamarkadan zehar, milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainol eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal gizarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek ejertzitoetara deituak izan ziren gazteak gainditu eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa, abertzaletasuna, bakezaletasuna… Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Lesaka 30.1Bilbo 54.7 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Soldadutzaren aurkako borroka, intsumisoek eta kontzientzia eragozleek eta euskal gizarteak eginiko borroka latza armadaren aurka, hori dokumentatu nahi izan du Edurne Elizondok. Dokumentazio lan itzela. Borrokan aritutako aunitzei eta anitzei eman die hitza, bat banaka, protagonista sentiaraziz. Izenak eta erranak, iritziak eta jarrerak, ixtorioak eta historia. Materiala dago liburu honetan, baina zoritxarrez dena nahas-mahas, mazakote: harri tzar eta harri koxkor eta harrixka eta porlana eta hondarra, dena bildu, eta guzti horrekin pareta/horma publikoa egin du, murala, panela. ìHaratx, ikus bezateî. Baina, erakarriko du jendearen begirada?. Iritsiko da mezua?… Honela emana, ez dakit ba. Edurne: hau bera bertze modu batera azaltzerik… Gehiago irakurri

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Liburutik gehien gustatu zaidana ahots polisemia da. Ahots asko intsumisioari buruz berbetan, ahots asko askotariko borrokak batu zituen intsumisioari buruz. Baina niri laburra egin zait liburua, garaia bizi nuen eta datu gehiago nahi nituen, eztabaidetan sakontzea, horietan berriro ere murgiltzea, garaiko giroaz berriro zipriztintzea. Akaso nostalgikoa naizelako …