Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua

0

Izenbura: Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua
Idazlea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2018

Camboya ertzain jubilatua Arkauten ikasle izan zuen Gaztelurekin urtebetetzea ospatzen ari da. Bien urtebetetzea, biak egun berean jaioak baitira, bost urteko tartearekin; abuztuaren 6an, 1945ean Hiroshiman bonba jaurti zuten horrexetan hain zuen. Ospakizuna itsasoan egitea deliberatu dute, Camboya-ren Amets Bi ontzian, hegaluzeak arrantzatzen dituzten artean. Horretan ari direla, haien Buru ohiaren, Nagusiren, txaleta zaintzeko zeuden hiru txakurren desagerketa ikertzeko laguntza eskatuko diote ertzain jubilatuari, zenbait urte lehenago Bizkaia aldean izan zen zakur-borroka apustuen kasua argitu zuenez gero.

Txakurren kasuan sakondu ahala, mamu zaharrak agertuko zazkio Camboya-ri; garai latzetan hartutako erabakien pisuak habia egingo du ertzain zaharraren gogoan. Tostartekoen kontrako jazarraldiak, terrorismoaz akusaturikoen kontrako torturak; pisu batean zeraren militante baten heriotzarekin amaituko den segada; pilota-kolpe batez akabatutako gaztea; egindako estolda-lanek oraina hankaz gora jartzera etorriko dira. Edorta Jimenezen eleberri beltz honetan protagonista ezberdinen istorioak txirikordatzen joango dira, eta haiekin batera tortura, ustelkeria, biolentzia, sexua, erruduntasuna eta maitasuna, azkenean haien iragana eta patua guztiz nahastu arte.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu