Ispiluaren kalteak

6

Izenburua: Ispiluaren kalteak
Idazlea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Plazer beti iheskorraren bilaketa, heriotzaren itzal nahi baino luzeagoa: horra gizaki guztion bizitzan agertzen diren printzipio bi, ipuin hauetan ere –leku eta garai guztiz zehatzean kokaturik– beti presente daudenak.

Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.

Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Las Karreras 57.1Gasteiz 9.11Amasa-Villabona 1.1Lesaka 30.1Irun 67.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Ipuin kontari heldu zaigu Edorta Jimenez. Ezin erran izugarrizkoak direnik, baina fikzioa sartzen du, ironia ere, kritika soziala eta filosofia apur bat; eta sentsualitate/erotismo gatza ale bakanak ere. Guzti horrekin, entsalada egin nahi izan du. Sakon eta borobil landu gabe, baina, bai, gai potoloak ikutuz. Ederrak iduritu zaizkit: “Tatuajeak”, “Amerikanuak” (hasierako biok). Geroxeago, baten bat aski gordina ere. Beti ere, alde koxkorra sumatu dut batetik bestera salto egitean. Euskara: mami ederrekoa.

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Narrazio laburrez osatutako liburua da, euren artean inolako loturarik ez dauzkatenak, nahiz eta izen bat baino gehiago errepikatzen den. Istorioak kostaldean girotuta daude. Drogak aipatzen dira, garai bateko giro jakin batean kokatzeko, baina hori ez da nabarmendu nahi duen gaia. Bazterkeria ere ez, nahiz eta ghettoa eta ijitoak (jittanuak) aipatu. Istorio gizatiarrak dira, gure inguruan ikusten direnak eta, neurri batean, geuk ere bizi ditugunak. Idazkera minimalista erabili du Jimenezek, gai bati buruz hainbat hausnarketa eginda. Filosofiaren eremua ere erabili du kontakizuna garatzeko. Benetako literatura da.

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Badirudi, gaur egungo gai edo arazoren bat oinarri hartuz idatzi dituela egileak 8 ipuin hauek. Plazerra, heriotza, droga, egoera probestuz aberastu dena, baztertutako ijitoak, anorexia eta horrelakoak dira gaiak, gizarte giro normaletik pixka bat edo asko aldenduak bizi direnen ingurukoak. Batzuetan leku eta egun zehatzetan ere kokatzen ditu ipuinok eta gure gizartean gertatzen diren egoera batzui buruzko irizkintxoak ere tartekatzeneg. Jakin-minez irakurri baditut ere, ez naute gehiegi harrapatu, hotz samar utzi naute.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Oso gustura irakurri dut. Istorio laburrez osatutako liburu honetan pertsonai ezberdinen bizitzak agerian geratzen dira bere alde on eta ilunekin.

Irun 67.1
Irun 67.1

Lehenengo ipuina asko gustatu zitzaidan, baina hortik aurrera… Bere liburu batzuk nire kutunen artean ditut baina honek ez du hor lekurik izango.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ni ere ez naute harrapatu liburu honetako 8 ipuinek. Ez dakit gaia ala idazkera izan den baina ez dut batere gozatu, Edortaren beste liburu askorekin egin nuen bezala.