Azeria eta lehoia

1

Izenburua: Azeria eta lehoia
Idazlea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2007

Sukar ustelaren urte hartan Sebastian Zubilleta Ingalaterrarako bidean utzi genuelarik -Armada Txit Zorionekoa iritzi zitzaion hartan pilotu- haraino iritsi da. Ez, haatik, berak amestu moduan, loriaz jantzirik, preso baino. Portland izeneko lekuan, doi-doi irla izatera iristen den lurmuturrean, Weymouth hiriaren ondoan.
Sebastian gaztea, zauriturik eta gertaeren oroitzapenak ahazturik, horiek berreskuratu ahala Armada Invencible haren nondik norakoak bere buruan berregiten saiatuko da, bai eta etxera nola ihes egin asmatzen ere. Bide horretan baditu susmatugabeko lagunak, baditu etsai berriak eta baditu inguruan aurreko eleberri bietan ezagutu genituen pertsonaia batzuk. Horien denen mende jokatuko du Sebastianek Machiavellik printzeari aholkatu zion moduan, alegia, azeri eta lehoi, biak aldi berean izanez.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Arrigorriaga 51.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Baleen berbaroa’ eta ‘Sukar ustelaren urtea’ irakurri ostean, irrikan nengoen trilogiaren azken eleberria Edortak noiz aterako zain. Gustatu egin zait ‘Azeria eta Lehoia’, ederto ixten du aurreko nobela biek zabaldu zuten bidea. Idazkera oso egokia erabili du oraingoan ere Edortak. Benetan ematen du XVI. mendeko pertsona batek kontatua dela narrazioa. Jimenezen literaturaz gozatzeaz gain, ‘Azeria eta Lehoia’k aukera paregabea ematen du Armada Garaiezinari buruzko hamaika datu eta gertakizunez jabetzeko. Aurreko biak bezala, eleberri historikoa, letra larriz.