Enbataren zirimolan

0

Izenburua: Enbataren zirimolan
Idazlea: Daniel Landart
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Ahularen indarra lehenbiziko liburukian laborari seme eta eskulangile baten oroitzapenak xeheki aipaturik, bigarren nobela honetan Daniel Landart baxenabartar-lapurtarrak beste bi zati eskaintzen dizkigu abertzaletasuna eta euskalgintza argitan ezarriz.
Gazte-gazterik Enbata mugimenduan sarturik, hamar urteko militantziaren berri ematen digu (1965-1974), gertakari hunkigarri eta bortitz batzurekin batera anekdota arin andana bat kontatuz. Garai hartako giro orokorra nolakoa zen, Aberri Egunak, hauteskundeak, abertzaleen arteko zatiketak, manifestaldiak, euskal iheslari politikoen eragina, debekuak, beldurrak eta itxaropenak; baita ere ogibidez euskal kulturgintzan iragan zituen hogeita bost urteak, horiek oro aurkituko dituzue liburu honetan.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu