Txoriak kolpeka

1

Izenburua: Txoriak kolpeka
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau. Lehenengoak, “Andoniren heriotza LSDaren argitan”, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak, “Pierrek dioena entzuten dut”, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak, “Lawrence Arabiakoa”, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du, eta haren ospe handiaren zergatia.

Bernardo Atxagaren prosa estimutan dutenei atsegingarri egingo zaie Txoriak kolpeka honen irakurketa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Ea 83.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ea 83.1
Ea 83.1

Lehenengo kontakizunaren, “Andoniren heriotza LSDaren argitan” izenekoaren irakurketan aurrera nindoala konturatu nintzan ezin ninduala bertako gertakizunak elkarri lotu. Erabaki nuen LSDari buruz irakurtzea. Orduan askoz ulergarriago egin zitzaidan kontakizuna. Gai artean, harremanak eta heriotza. Denbora gelditu egiten da, atzerantz doa edo aurrerantz abiatzen da oso azkar. Hasierako tximino antzeko gizakien kontakizuna. Nola asmatu ziren hilobiak. Putreak zain. Nortasuna eta denboraren zentzua distortsionatu egiten da. Ahaztu eta gogoratu nahiaren arteko gatazka bat agertzen da. Ematen du abiada handitzen doala eta ez dagola modurik hau dragatzeko. Inguruneekiko batasuna eta aldamenekoekiko adostasuna. Erlijiozko bizipenak eta heriotza. Eliz kantak, hileta eta kanposantua. Adimenaren hilketa.… Gehiago irakurri