Nevadako egunak

3

Izenburua: Nevadako egunak
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2013

Biografia da liburu honen gai nagusia. Bere orrialdeetan hurrenez hurren azalduz doazen kronika, ipuin, amets eta gogoetek giza esperientzia dute abiapuntu. Batzuetan egileak bere berri ematen du, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; beste batzuetan, beste pertsona batzuk hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, eta batez ere desertuak.
Ez dago orrialde solterik liburuan. Gaiak, motiboak eta pertsonaiak berberak dira hasieratik bukaeraraino. Alde horretatik, ‘Nevada egunak’ nobela bat ere bada.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Portugalete 62.1Larraul 39.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Nik uste dut arte munduarekin lotutako kontu askorekin (eta bizitzako beste askorekin ere bai) gauza bat gertatzen zaigula: aldez aurretik nor den egilea baldin badakigu, baldintzatu egiten duela gure iritzi kritikoa. Horrela, egilea ezaguna, ondo ikusia, oso baloratua eta laudatua bada, bere obra baten aurrean jarriz gero, aldeko iritzia emateko joera sentitzen dugula. Ez dakit nik, bada, liburu honekin antzeko zerbait gertatu ez ote den: oso kritika onak jaso ditu, Euskadi Saria lortu du … Irakurri dut, eta zer esango dut? Gustatu egin zaidala, baina ez zaidala horrenbesterako iruditu. Bi arlo nagusi bereizktuko nituzke: liburuaren hari nagusia (hala deitzerik badago:… Gehiago irakurri

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Liburu honen irakurketari heltzeko nire dudak nituen, ez ote zen izango urtebeteko lanuztearen denborapasa bat. Nere eskuetan erori eta hastearekin batera ezin utzia gertatu zait. Egia da, Nevadan izandako bizipenak egunkari moduan kontatutako liburua dela, baina ez hori bakarrik, hori baino gehiago da. Txikitako bizipenak, aitaren heriotzarenak, amari buruzko omenalditxoa, eta abar eta abar. Egunkariaren tartean txertatutako aipamena merezi duena, nire ustez, Adriani buruzkoa. Potentea benetan. Oso gustura irakurri dut eta harrapatu egin nau. Bestalde, gure herria Ameriketako bizimoduarekin alderatzeko ere baliagarria.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Asko kostatu zait Atxagaren azken liburu hau amaitzea, oso luzea egin zait. Hizkuntzaren aldetik ez da egon arazorik: erraza, arina eta aberatsa delako, Atxagaren liburu gehienetan normala denez. Baina liburuko istorio askok ez naute bete, eta, askotan, nagikeria sortu zait liburua berriro hartzeko. Beraz, hilabete bat baino gehiago egon naiz irakurtzen-ez irakurtzen. Egia esan, istorio batzuk oso interesgarri eta erakargarriak izan dira, baina emaitza orokorra ez da izan nik hasieran uste nuena, beharbada Atxagak denetatik sartu duelako kontakizunean. Dena den, Atxaga da liburu honen idazlea eta irakurri beharrekoak dira bere liburu guztiak. Izan ere, gure literatura murritzean oso idazle bikain… Gehiago irakurri