Xola eta Ameriketako izeba

1

Izenburua: Xola eta Ameriketako izeba
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011

Inoiz ez da Xola txakur arrunt bat izan. Bere askatasuna defenditu nahi izan zuen beti Xolak. Baina ikusi zuen, hala ere, askatasunez bizitzeko arau batzuk ere beharrezkoak zirela. Eta horixe da Ameriketako izebarengan ikusi ez zuena. Nahi zuen ordutan lokartu, nahi zuen ordutan jaiki, eta nahi zuen modutan bazkaldu eta afaldu. Xolak ikusi zuen horrela ezin dela etxe berean bizi. Hori anarkia zela!

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Xolaren lau liburuetatik hiru irakurriak dauzkat; lehena asko gustatu zitzaidan, asko gustatu Mikel Valverderen marrazkiak ere. Txikiaren ausardia hori atsegin dut. Oraingo honetan ausardia baino gehiago, elkarbizitza esango nuke dela liburu honetako gaietako bat. Libre izatea ez da nahi duzunean nahi duzuna egitea, ez behintzat beste norbaitekin bizi bazara. Nik uste hori azaltzeko modu samurra aurkitu duela Atxagak. Agian Xolak amets egiten duenean, amets horiek amesgaizto bihurtuko nituzke nik, akzio gehiago. Hori diot zeren behin antzerkiko aktore batek hala esan zidan: “antzerkian gauzak gertatu egin behar dira, gertaerek aurrera egin behar dute”. Hitz egiten ari ginen zergatik euskal idazleek idazten… Gehiago irakurri