ZAZPI ETXE FRANTZIAN (22 ir.) Bernardo Atxaga

22

Izenburua: Zazpi etxe Frantzian
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2009

“Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera (…)”.
Holaxe hasten da Bernardo Atxagaren nobela berria. Eten bat idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik.

22
Iruzkina idatzi

avatar
22 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
21 Comment authors
Gasteiz 9.11Gasteiz 9.5Lesaka 30.1GasteizNi neu Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Atxagak Afrikara eraman gaitu liburu honetan, baina, oker ez banaiz, ez da lehen aldia kolonialismoa jorratzen duena. Aurretik Amerika aldean ibili izan gaitu narrazioren batean eta euskara lantzeko ‘Amazonas ibaian barrena’ irrati-nobelan, esaterako. Beraz, aldeak alde, ez zait iruditzen Obaba utzi eta sekulako jauzia egin duenik. Nik beti estimatu izan dut idazleek gure eremutxotik ateratzeko ahalegina egitea, eta hori eskertu egingo diot oraingoan ere Atxagari. Nobelari jarraitzea hasieran kosta egin zait; agian, tentsio gutxi xamar duelako -edo agian, ni izan naiz barneratu ez dena- baina, bukaerarako gustura irakurri dut. Atxaga maisua da istorioak kontatzen eta oraingo honetan ere, modu sotil… Gehiago irakurri

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Nire liburutegiaren apalek Atxagaren bederatzi edo hamar liburu gordetzen dituzte. Ez daude denak, badakit, baina espero dut nahikoak izango dira bai bere obra pixka bat jarraitu dudala erakusteko. Nire ustez narratzaile bikaina da Atxaga eta horregatik interes handiarekin erosi dut bere azken liburua “Zazpi Etxe Frantzian”. Hori esanda, zapore gazi-gozoz eta kontrajarria utzi nauela narrazio honek aitortu behar dut. Narrazio bezala ez dut esango niretzat aparta izan denik liburu hau, baina duintasunez kontatzen digu, gordintasun osoz, zer zen kolonialismo Afrikan eta nolakoak ziren bere protagonistak. Baina narrazioak ez nau harrapatu. Sentitzen dut. Agian Afrikaren unibertsoa ez da inoiz interesgarria izan… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Aurreko mendean Agrikan europarrek egindako astakeriak oso modu finean argertzen dira, zuriek beltzekiko zeukaten jarrera oso ondo islatzen du. Beltzen ikuspuntuan gehiago sakondu behar zuela iruditzen zait, zerbitzari lehialaren pertsonaiari garrantzi gehiago emanaz. Erraz irakurtzen den liburua, beraz gomendagarria.

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Azaletik istorio sinple bat, hogeigarren mendearen hasieran Kongoko bihotzean pasatzen dena, postu militar batean. Atxagak giro afrikar huntan murgiltzen gaitu, soldadu beljikarren mentalitate kolonialistak nagusiturik. Ezagutarazten digu ofiziale batzuen irabazietaz gosea, lau aldiz soldata biderkatzen ahal dutenak. Buruzagi horiei bost axola zaizkie hango biztanleak: haiengandik zer probetxu ateratzen duten inporta zaie, direla diru-iturburuak -biltzen duten kautxutik, marfilatik edo kaobatik irabazi handiak atereaz- edo objektu sexualak (aste guziz neskatila birjun berri bat kapitainarentzat). Idazleak gizon horien artean erakartzen gaitu; beren gogoeten, ikusmoldeen, sentimeduen lekuko pribilegiatuak bilakatzen gara. Deskribapen zehatzek pertsonai eta egoerak oso errealak egiten dituzte. Hori ez da Atxagak daukan… Gehiago irakurri

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Atxagarenak ia denak irakurri ditut, eta euskal literaturan –baita atzerrikoekin alderaturik ere– gehien asebete nauen egileetakoa dugu. Jakinmin handia nuen, zertara ote ginderamatzan Atxagak Congora, eta aho zabalik utzi nau, literatur mailan eleberri bikaina izateaz gain, mundu honetako miseria guztien lapikoa den Afrikan, kolonialismo basatiaren, egun oraindik desagertu ez den horren, miseria batzuk agerian jarri dizkigulako, ohikoa duen gai-sortarekin eten nabarmena eginez. Bere libururik onenetakoa delakoan nago eta teknikoki oso doitua. Bikaina benetan Atxaga hau.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Urrutikoak egin zaizkit nobela honen gaia eta edukina.
Liburuak bere orrietan zehar erraztasunez eraman nau, etenik gabe, baina tarteka gelditu eta…Gizonen arteko mundu hau, ze arrotza niretzat; Afrikan, hain urrun, kokatua dagoelako, agian? Metaforen atzean zeuden esanahiak ulertu ez ditudalako, akaso?
Baina, lasai, bukaeran, nola bestela? Ama Birjinak dena konpontzen du…

Iruñea 12.2
Iruñea 12.2

Liburuaren hasierak lagunduta, kapituluak irakurri ahala behin eta berriro pentsatu dut liburu honek pelikula bat duela barruan. Eta egun hauetan, Tasio pelikularen 25.urtemuga dela eta, Montxo Armendariz hedabideetan askotan ikusi dudanez, berarekin oroitu naiz eta joe, Erronkari aldean Obaba egiten ibili zen bezala, zergatik ez da ibiliko Kongo aldean liburu honek behin eta berriro iradokitu didan pelikula grabatzen? Liburu ona iruditu zait, batez ere, istorioak guztiz harrapatu nauelako eta une batetik aurrera guztiz engantxatu nauelako. Irakurtzeaz gain, ikusi egiten den liburua da.

Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Oso atxagazalea naiz ni, baina eleberri hau ez zait larregi gustatu. Ez naiz inoiz istorioan sartu, ez zait sinesgarria egin. Zer egingo diogu ba!

Alegia 41.6
Alegia 41.6

Zazpi etxe Frantzian liburua gomendagarria iruditu zait. Nahiz eta fikziozko nobela izan, ironiaz azaltzen digu kolonilimoaren errealitatea (esplotazioa, kontrabandoa, neskatilen eta orokorrean, giza eskubideen bortxaketak,…). Egokia eta erakargarria iruditu zait ere petsonaien aurkezpena edo deskribapena; gainera, erabilitako estilo arruntagatik -erraza egitu du irakurketa- eta bigarren erdiko ataletan sortutako interesa edo emozioagatik Atxagaren azken lan honek harrapatu nau. Esan bezala, gomendagarria.

Burlata 17.1
Burlata 17.1

Zazpi etxe Frantzian liburuaren komentarioa egiten hasi baino lehen, Atxaga nire gustuko idazlea ez dela esan behar dut; dena den, bere azken idazlana irakurtzea erabaki nuen eta hemen dituzue nire sentsazioak. Fantasiazko liburu bat iruditu zait. Gure errealitatetik oso urrun kokatua dago, bai geografikoki, baita kultural eta historikoki ere. Agian, horregatik egin zait hain zaila pertsonaia batzuen bizimodua ulertzea, adb: Lalande Biranen kapitainarena edo Chrysostomerena…. Aldi berean, sinpletasunez kontatuta dago kolonialismoaren errealitatea Afrikan, eta sinpletasun honengatik bortitza ikusten da errealitate hori. Kolonialistek gauzak, pertsonak, animaliak nola hartzen dituzten, kontrabandorako, bortxatzeko, hiltzeko…modu legal batean. Euskara aldetik: Nahiz eta hiztegi maila egokia… Gehiago irakurri

Orexa 64.1
Orexa 64.1

Esan beharra dago Atxagaren lan dezente irakurri ondoren, gero eta zailagoa izango dela irakurlea inpresionatua izatea; horrelako susmo bat gelditu zait. Eta jakina; idazleak listoia oso altu badauka lehendik… Dena den bakoitzari berea eman beharko zaio. Nobela bikaina da, erraza irakurtzen, izozki bat ahoan bezala desegiten dira hitzak irakurri ahala, eta historian barna bidai atsegin bat emanez bukatzen duzu, konturatu orduko. Plazer bat izan da. Atxagaren marka du.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Haseran liburua nahiko korapilotsua egin zait, hainbeste izen etabar kokatzeko, hau da, liburuan murgiltzeko. Bernardo Atxagaren beste liburu batzuekin ere gertatu izan zaidana, hasera loditsua, neketsua, aldapatsua eta liburuaren atzaparretan erortzeko kapitulu dexente irakurri behar. Behin harrapatuz gero, errazago egin zait irakurketa. Oso modu argian eta gogorrean kontatzen ditu gure historiaren parte den kolonizazio garaia, eskuak burura eramateraino, eskuak begietara eramateraino ikusi nahi ez eta, ikusi behar dena gogorregia egiten delako,… Bestalde, ze gutxi idatzi den Afrikaren kolonizazioari buruz, zenbat zati ilun dagoen eta egongo diren gure historian, eta guzti hori ez genuke ahaztu behar, Afrika osoa Europari begira dagoen… Gehiago irakurri

Ni neu
Ni neu

Irakurri berri dut Zazpi etxe Frantzian. Gustatu zait liburua, baina sentzazio gazi gozo bat utzi dit. Saiatuko naiz zergatia azaltzen. Gozoa, Atxaga narratzaile aparta delako: Urrutira joan da denboran (XX. mende hasiera) eta kokapenean (Kongo belgiarra), baina oso ondo lortzen du irakurlea bertara eramatea; kontestua oso bortitza izanik (kolonialismo basatia, miloika hildako utzi zuena), distantzia eta ironia erabiltzen ditu errealitate horren gordintasuna areagotzeko (disparatearen logikaren bidez, kritika historiko zorrotza egiten du); irakurlea Yangambiko postu militarrean erabat girotu ondoren, kontakizunaren amaieran emozioa sartzen du istorioari bukaera borobila emateko. Gazia, ironia lortu nahi horretan, “metafora bat erabiliz…” errekurtsoa edo oso tankerakoak, asko… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Alde egin digu Atxagak, joan da bere herritik, atzean utzi du OBABA, sor-LEKUAK, umetako soro eta BEHI MEMORIAK; “abandonatu” gaitu gure barne munduan (gure harropuzkerian?). Eta urrutiraino egin du alde, alafede, gugandik ihesean edo, Afrikaraino, Kongo Belgaraino. Yangambi, oihaneko postu militar koloniala; Lalande Biran, kapitain bortxatzaile “legala”; Chrysostome, soldadu tente, zuhur eta birtuosoa; Twa herri indigenaren“oimbea”… Naturaltasuna dario liburuari; “Oimbea berdea” esanen luke twa-tar batek, begira balego. Naturaltasuna, freskotasuna, Euskara eder, leun, erraz, NATURALEAN kontatzen du. Eta naturalki begiratzen dio mundu gogor horri, epairik eman gabe, salbatu nahi gabe, astakirten eta astekeriz beteriko mundua, bortxa, sexua, indarkeria, boterea, giza-baloreak… Abenturazko… Gehiago irakurri

Gasteiz
Gasteiz

Liburu hau oso gustura irakurri dut. Kongoko goarnizio militar bateko zenbait gizonezkoren arteko harremana da muina, baina istorio horren azpian dagoen mundu (ankerra) osoa marrazten du, aipamen esplizitu edota iritzirik eman gabe. Gizonezko hauek oso ondo garatuak daudela iruditu zait, eta haietako edozein sinesgarria iruditu zait. Emakumezkoak ere garrantzitsuak dira kontakizunean, baina akzioan ez dute zuzenean parte hartzen. Adibidez, istorioa bera emakume baten eskaerak bultzatua sortua da. Gainera, emakumeen presentziak berak gizonezkoen arteko harremanak aldatzen ditu, eta hauetako batzuei ematen zaien tratuak garai hartako gizartearen krudeltasuna erakusten digu (gaur egungo begiekin irakurrita noski!). Liburu erabat gomendagarria!

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Kongoko oihanean gertatzen dira liburu honetan Atxagak kontatzen dituenak, XX. mendearen hasieran. Belgikako soldaduen kanpamentu batean. Lalande Biran kapitaina, Van Thiegel tenientea eta Crysostome ofizial isila baina tiratzaile aparta dira eleberri honen pertsonaia nagusiak. Harrigarria egin zait Atxaga Afrikara joan izana istorio hau kontatzeko. Orain arte, bere liburuetan Euskal Herriaren kontuak aurkitu ditugu, baina oraingoan norabide horretatik osorik desbideratu da eta unibertsalagoa den gai bat landu du: kolonialismoa. Idazkera arina da. Krudelkeriak etengabe agertzen dira (neskatilen bortxaketak, zigorrik gabeko hilketak, esklabotza,…), baina idazkeraren tonua ez da salaketazkoa. Oso natural agertzen dira elementu horiek eta ia oharkabean pasatzen dira, bere gordinean.… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Atrebentzia bada ere, pasadizo pertsonal batekin hasiko naiz balorazio hau egiten.Orain dela hiru urte, Iraleko azterketa bukatu bezain laster norekin eta Bernardo Atxagarekin egin nuen topo.Hain hunkita nengoen non eskerrak eman nizkion “Soinujolearen semea” idatzeagatik, zeren Iralen bertan zein Hizkuntza Eskolan irakurrita baineukan eta izugarri atsegin izan bainuen.Berak aipatu zidan liburu berria idazten hasia zela:”Zazpi etxe Frantzian”.Et voilà. Liburu honetan Atxagak ez du Euskal Herriaren inguruan hitz egiten, istorioa Kongon gertatzen baita.Agian hori dela eta, eleberri honek ez nau harrapatu.Chrysostome Liège, Lalande Biran esta beste soldatuen anekdotak ez zaizkit interesatu. Hala eta guztiz ere, liburu hau irakurtzea merezi izan du.… Gehiago irakurri

Gernika-Lumo 38.1
Gernika-Lumo 38.1

Afrikan eta beste garai batean kokatua dago liburu hau betiko gaiak lantzen dituen arren, beste giro batean interesgarri egiten dute liburua. Pertsonaiak eta giroa oso ondo sortuak daude eta istorioak harrapatzen zaitu. Asko gustatu zait, originala eta entretenigarria, iruditu zait.

Irun 67.1
Irun 67.1

Nahiz eta oso ondo idatzia egon, gaiak ez nau batere lotu. Behartuta irakurri dut ia bukaeran zerbait gertatzen zen, eta azkenean, deus ez!

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Atxagazalea naiz oso. Erraz irakurri dut. Baina orain arte idatzi duenarekin zer ikusirik ez duela iruditu zait. Afrikako lurretan kolonizatzaile moduan sartu ziren zuri koadrila baten joan etorriak, ez al dira benetan denak horrela izanak izango.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ona benetan Atxagak ekarri berri diguna. Euskal Herritik eta euskal gaietatik kanpo, baina oso interesgarria. Erabiltzen den estiloa erraza eta, aldi berean, ederra da. Kongon gertatu diren izugarrikeriak normaltasun deigarrian azalduta daude, hots, Atxagak horiek azaltzen ditu iritzirik eman gabe, eta hori da zailena. Hasieratik amaieraraino tirada batean irakurri dut eta aspaldian geratu ez zaidan gustu ona geratu zait. Beraz, guztiz gomedagarria.

Tolosa 40.4
Tolosa 40.4

Nobela honek ez dit aho zapore gozorik utzi. Ez kalitate falta duelako, sortzen duen itolarriagatik baizik. Istorioa leku hertsi batean garatzen da, Kongo ibaiaren hertzean militar belgak eraikitako postu militar batean. Militar txuriak dira protagonistak eta bere ekintzak eta desirak azaltzen zaizkigu liburuaren zehar. Naturak era badu zeresana irakurketak sortu didan itolarrian, protagonista txurien begietatik ikusi baitut natura hori (dena dela oihaneko bero-zapa gehiegi ez dut sentitu). Istorioari gainera tragedia grekoaren antza ere hartu diot. Hasieratik sumatzen da tragedia baten aurrean gaudela. Istorioan zehar pertsonaiei neurria hartzen diegu beraien ekintzei esker eta bukaeran Afrikak gaztigu bat ezarriko du. Dena dela,… Gehiago irakurri