Ziutateaz

1

Izenburua: Ziutateaz
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008

Bernardo Atxaga (Jose Irazu Garmendia) 1951an jaio zen Asteasun. Ez zituen 23 urte besterik Ziutateaz (1976an argitaratua) idatzi zuenean eta soldadutza amaitu berria zeukan orduantxe. Literatura abangoardistaren ildotik idatzia; liburu krudela, bizitza den bezala, Borrero Nagusi hilezkorren gisa. Hona zer dioen Atxaga berak:Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen; izan ere, nik ez nuen uste orduan bizi genuen hura historiaren instant ezdeusa zenik, ez nuen uste gertaera jakin batzuetara muga zitekeenik. Iruditzen zitzaidan guk bizi genuena beste askok ere bizi izandakoa zela eta etorkizuneko jendea ere ez zela libratuko, bizi beharko zuela. Horregatik ez nion eman, nire istorioari, espazio edota denbora jakinik? Istoriako printze krudela ezin zitekeen hil. Printze krudelak, Borrero Nagusiak, hala iruditzen zait orain ere, eternalak dira.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

“Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen” zioen Bernardo Atxagak liburuaren kontrazalean. Abisu bat, orduan, narrazio “logikoa” gustatzen zaienentzat. Honek ez dauka “Gizona bere bakardadean”, “Obabakoak” edo “Soinujolearen semea”-ren estiloa. Atxagak eleberri hau 1976n idatzi zuen, baina liburu honek ez du galdu abangoardia kutsurik, ezta surrealismoaren usainik ere. Bi aldiz irakurri “behar” izan ditut liburua. Lehenengoan ez dudala gozatu aitortu behar dut. Ez nuen ezer ulertzen. Amesgaizto batean bezala murgildu nintzen lehen orrietatik. Ipuinak, izenak, bizipenak, traizioak…dena nahasten zen narrazioan. Bizpahiru gauza, besterik ez, garbi geratu ziren amaitu nuenean. Krudeltasuna, gordinkeria, ihes egiteko joera …eta ezer… Gehiago irakurri