Markak – Gernika 1937

2

Izenburua: Markak – Gernika 1937
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2007

Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan –¡Habla en cristiano!–; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan –nork erre zuen Gernika?–; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala…».

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Donostia 47.2Irun 67.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.2
Donostia 47.2

Ez dakit liburuak zergatik daraman Atxagaren izena bakarrik, erdia soilik baita berak idatzia. Hortaz aparte, gomendagarria. Ondo dago 36ko gerran gertatutakoak ez ahanzteko eta gehiago jakiteko.

Irun 67.1
Irun 67.1

Hasiera asko gustatu zitzaidan eman zidan ezustekoagatik, ez dakit zein zen espero nuen hasiera, baina hori ez. Beste aldetik, ni ez naiz oso poesiazalea baina bertan agertzen diren poesiak beste genero batera hurbiltzeko aukera eman dit. Eta bukaeran agertzen diren liburuen pasarteak Gernikan gertatu zena hobeto ulertzeko edo ezagutzeko balio izan dit.