Deklaratzekorik ez

3

Izenburua: Deklaratzekorik ez
Idazlea: Beñat Sarasola
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.

Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatu batzuk ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.

Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak “Deklaratzekorik ez” eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu mikatz bat eskainiz.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Gasteiz 9.5Urnieta 49.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Irakurri berri dut eleberri hau eta ez dakit zer pentsatu ezta zer idatzi ere, aburu kontraesankorrak baititut. Alde batetik laket izan dut landutako hainbat gai nire gustukoak izan direlako. Adibidez, pertsonaia nagusiak liburutegi batean egiten du lan, eta hau aitzakia ederra da idazle batzuk aipatzeko: Virginia Woolfen ipuinak, Joseph Roth, Jean Echenoz, Benito Pérez Galdós, Victor Hugo… Gainera, Lucia, protagonistaren laguna, Madrilen artearen gaineko masterra egiten ari da Reina Sofiako museoan. Egoera hori baliatzen du idazleak artista moderno asko kritikatzeko. Baina beste aldetik Sarasola maiseatzaile hutsa da, ez du bat bera ere tente uzten. Gogorregia iruditu zait euskal literaturari buruz… Gehiago irakurri

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Beñat Sarasolaren aurreko lanik ez nuen ezagutzen eta hau izan da irakurri diodan lehenengoa. Prentsa idatzian irakurria nion artikuluren bat edo beste… Bere lehenengo eleberri hau oso ona da, ia hasieratik kontakizunean kateatzen zaitu, eta baliabide ugariko idazle baten aurrean jartzen zaitu. Protagonistaren nortasunaz eta jokabideaz egiten duen disekzioa ona da, euskal gizartearen “gatazkaren” aurrean azaltzen duen mutur batetik besterako jarrera abanikoa ere. Zinema kontakizunaren teknikez harilkatu du eta emaitza guztiz gomendagarria da, ugari eta oso on eman dezakeen idazle baten aurrean baikaude -barka abelzaintza ustiategiko hizkera hau-. Den-dena onerako ezin esan eta, kalterako ezer esatekotan “gaztetasunaren bekatu batzuk” badauzkala… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Beñat Sarasolaren lehenengoa (narratiban). Politika, artea, historia, literatura, sexua, bikote-harremanak, etab. maisuki nahasten dira liburu honetan. Protagonistaren iragan erradikala eta orainaldi eszeptikoa txandakatzen dira eleberrian eta idazleak guztiz lortzen du interesa inoiz ez galtzea. Gozamena izan da irakurketa eta maisuki dago idatzita liburua. Gezurra dirudi Sarasolaren lehenengo narratibazko liburua izatea. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau eta irrikan nago idazle honen beste libururen bat irakurtzeko. Es laster gertatzen den!