Kaxa huts bat

3

Izenburua: Kaxa huts bat
Idazlea: Beñat Sarasola
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2007

Osten dira ametsak Kolore eta trazu guztietakoak. Osten dira amoranteak, Osten diren bezala autoak Peugeot, Opel edo Ford. Osten dira halaber imintzioak, Maitasunezkoak, gupida erakustekoak. Osten dira liburuak, Autolaguntzakoak, gurutzegramak egitekoak. Osten dira, gero eta gutxiago, banketxeak “manos arriba esto es un atraco” oihukatzen. Osten dira, orain oroitu naiz, futbol partidak Azken minutuko penalti batekin, Txartel gorri injustu batekin, Nazio oso bat negar batean. Osten dira, bide batez, herrialdeak Ezin konta ahala modutan. Osten dira etxebizitzak Jabetza eskubidearen izenean. Osten dira alegrantziak Aldaketa kimiko ezdeus baten erruz. Osten dira, osteagatik sagarrak Arboletatik edo dendetatik, Hegazkinak, aireportuetakoak eta jostailuzkoak. Guk, ekibokazioz, Kaxa huts bat ostu dugu Eternitatea beharrean.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Arrigorriaga 51.1Donostia 47.3Getxo 50.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Zelako inbidia, 23 urterekin horrelako poemak idaztea! Liburu honen poema batzuk izugarri gustatu zaizkit. ‘Poesia?’ izenekoa, adibidez, oso indartsua da, hunkigarria; edo ‘Zu jaio izan ez bazina’, edo ‘Plazara’… Ate joka dator idazleen belaunaldi berria, baita gogor jo ere, eta uste dut Beñat Sarasola belaunaldi horren erreferentzia izango dela.

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Gogoan dut lehen musika-zinta erosi nuenean izan nuen ezuste desatsegina. Ez nuen taldea ezagutzen, eta zinta oso-osorik entzun nuenean kanta bakarra gustatu zitzaidan lehen entzunaldi hartan. Baina hurrengo egunean berriro entzutean kanta gehiago hasi zitzaizkidan gustatzen. Eta beraz, hori gertatu zenean, balekotzat jo nuen zinta. Berdin –berdin jokatzen dut poesiarekin, edo museo batera banoa: nahikoa dut poesia edo koadro multzo bat gustatzea liburua edo bisitaldia ontzat emateko. Eta halaxe egingo dut Beñat Sarasolaren “Kaxa huts bat” honekin ere, ontzat eman, gustatu zaidalako zenbait poematan darabilen umorea, ironia, txikitako jolasak gogoratu dizkidalako, nire kontradizioei buruz pentsatzen jarri nauelako, jende xumearen ohiko… Gehiago irakurri

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Pako Aristiren Libreta horiko poemak eta gero, aspaldian irakurri dudan poesia libururik onena duda barik. Liburua lau zatitan banatuta dago, politena eta agian gertukoena gazteak garenontzat, Gu Geu atala da. Poesia narratiboa, di-da batean irakurtzekoa eta behin eta berriz irakurtzekoa. Ni behintzat, ez naiz nekatu poemak behin eta berriz berrirakurtzen.