Gizaki bakartiak

3

Izenburua: Gizaki bakartiak
Idazlea: Beatrice Urruspil
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Liburu honetan, bakardadearen hainbat aurpegi hamahiru ipuinetan kontatuak zaizkigu. Arkaitz, Katixa, Leila, Firula, Markotx, Gabriel, Luana… Pertsonaia guziak bakardadean bizi dira, gizarte gupidagabean. Bakartasuna hautua izan daiteke; baina, anitzetan, sufrikarioa da, batez ere besteengandik desberdinak baldin badira, eta horregatik baztertuak. Ez eritzeko, ez erotzeko, ez hiltzeko, abereengana hurbiltzen dira maiz; horrela, une batez, beste gizakiekin ez direla bizi ahanzten dute. Batzuetan, berantegi izan baino lehen, norbaitek eskua luzatzen die; eta, orduan, bizi berria has dezakete…

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
AMAIAEneritzBilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
AMAIA
AMAIA

Liburu bikaina!!! Idazlearen mundua oso aberatsa eta originala iruditu zait. Estiloari dagokionez, esan nezake sintetikoa eta minimalista dela, atsegina irakurtzeko.

Eneritz
Eneritz

Duela zenbait hilabete, ipuin liburu hau erosi nuen Iparraldean egiten den literatura ezagutzeko asmoz. Hasiberria den autoreak estiloa gehiago zaindu zezakeela pentsatzen badut ere, uste dut puntu interesgarriak agertzen direla liburu honetan. Lehenik, esan daiteke bakardadeak izan ditzakeen kausa-efektuak ondo erakutsiak direla. Liburu sakona da, idazleak protagonisten psikologia zehazki aztertzen du, hasieratik giro intimista batean murgiltzen gaituelarik. Zenbait narrazio asko gustatu zaizkit, hala nola “Arrakatako azken hartza”, “VII. kongresu psikiatridilikoa”, “Ispiluak”, “Basamamua” eta batez ere “aspertua naiz hiltzeaz”. Azken honetan umore beltza nagusitzen da, agertzen diren sorpresek suspense giro bat sortzen dute. Hainbait narraziok fantastiko kutsu bat dute, protagonista gehienak… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Gazteluma beka Iparraldeko idazle hasiberrei laguntzeko sortu zen, eta batzutan, kasu honetan bezala, asko nabaritzen da idazlea hasiberria dela. Hamahiru narrazio edo ipun ditu liburu honek eta gehienak oso ahulak dira. Irakurketa, hala ere, erosoa da, ipuinak laburrak baitira, baina ez gozagarria. Dena den, hobeto bigarren liburuari itxarotea jakiteko Beatrice Urruspilek arrakasta izango duen euskal literaturan.