Baionak ez daki

1

Izenburua: Baionak ez daki
Idazlea: Bea Salaberri
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2015

Bea Salaberriren lehen narrazio liburuak eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan, ustekabean entzundako solasetan, esperientziak iradokitako gogoetetan, kontu tipienei begira beti, detaileetan atseden harturik. 30 kontakizun laburren bidez hiriaren margenetan gertatzen direnak ezagutzen hasiko zara: baiones baten plazer txikiak, lorpenak, etsipenak, sekretuak, grinak. 

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Bea Salaberri agertu berri da euskal literaturan eta goiz da jakiteko kontuan hartzeko idazlea izan daitekeen.
Bere lehenengo liburua 30 ipuin laburrez (bi orrialderen eta seiren artekoak) osatuta dago eta bakar batek ere ez nau asebete. Denak dira maila berekoak eta maila hori ez da izan nabarmentzeko modukoa.
Oso azkar irakurtzen da liburua, nahiz eta beste gauza bat izan ipuinak ondo ulertzea. Izan ere, lexikoaren aldetik gero eta zailagoak dira ulertzen Iparraldeko liburuak euren euskara frantsestua dela eta. Hala ere, hau ezin da kritikatu, Hegoaldeko liburuak ere erderismoz beteta baitaude.
Beraz, ez dut gozatu liburu hau irakurtzen eta, ondorioz, ezin dut gomendatu.
Ea Bea Salaberriren hurrengoarekin gozatzen dudan!!!