Francoren bilobari gutuna

0

Izenburua: Francoren bilobari gutuna
Idazlea: Batzuen artea
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019
Ganbila bildumako 3. zenbakia

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera idatzi zuten Francoren bilobari gutunaErrautsak eta Hamleten ostean hirugarren elkarlana, Zaldi urdinaren aurrekoa. Euskal gizartea irakurtzen duen teatro politikoa, lerratua, engaiatua eskaintzen digute Francoren bilobari gutuna oholtzaratu duten kolektiboek. Iragan hurbila azterturik, orainaldia eta geure komunitatea hobeto uler ditzagun ahaleginetan murgildu gaituzte lan honetan. Sortzaileek, gainera, teatroa erritua den heinean eta, hartara, esperientzia konpartitua dela ulertuta, katarsia indarrean jartzeko mekanismoak aktibatzen dituzte, azken finean, teatroa gure gaitzentzat sendabidea izan daitekeelako ustekoak baitira.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu