Xume – Laboa Zumetarenean

0

Izenburua: Xume – Laboa Zumetarenean
Idazlea: Batzuen artean
Ilustratzailea: Jose Luis Zumeta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Jose Luis Zumeta liburu batekin datorkigu Laboaz mintzatzera, tonu intimo batean, adierazpen isilean.
Liburuaren jatorria Mikel Laboak Katedrak egin berri dituen lehen jardualdietan dago. Mikel Laboa bera gaitzat hartuta, harekin urteetan harreman artistiko estua izan zuten lekuko batzuek era askotako testigantzak eskaini dizkigute, hala hitzezkoak nola musika bidezkoak. Erakusketa bat ere jarri da Koldo Mitxelenako Ganbaran, Mikel Laboaren ibilbide artistikoaren ikuspegi bat eskaintzeko. Eta, ibilbide horretan, jakina, Jose Luis Zumeta etengabe ageri da.
Jardunaldietan eta erakusketan hantxe izan dugu Zumeta, baina ez digu hitzaldirik eskaini. Berak dioenez, irudien bidez mintzo da. Eta, hitzaldi baten ordez, irudi bidezko lekukotza bat bidali digu. Lekukotza hori eskaintzen du ‘Xume, Laboa Zumetarenean’ liburuak. Mikel Laboaren irudiaren bariazio piktoriko xume eta sentikorrak Mikelek kantatu zituen poemekin batera datoz. Irudiek eta hitzek Mikel Laboaren ahotsa esnatzen dute gure oroimenean, lili baten usaina bezala.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu