Kaliforniakoak

0

Izenburua: Kaliforniakoak
Idazlea: Asun Garikano
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2013

Fortún Ximénez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehen europarra; Vicente de Zaldívar, bisonteen eta Apatxe “behizainen” lehen deskribapen zehatza egin zuena; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras presidioko kapitaina, Apatxeek hil zutena, eta haren seme Juan Bautista Anza II.a, Sonoratik San Franciscorako bidea urratu zuena; Arrillaga, Borica eta Solá, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa Maria frantziskotarra, San Franciscoko jatorrizko biztanleei buruzko kontakizun xarmagarria idatzi zuena; Pablo de Mugártegui, Kaliforniako ardoaren aita…
Horien eta beste euskaldun askoren bizipen harrigarrien berri dakar liburu honek. Ameriketako lehenengo euskaldun haiek itsaso eta lur arrotzetan pasa zituzten poz eta nekean kontatzen ditu, aldi berean Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari eskainiz. Albiste interesgarriak, benetako harribitxiak, europarren eta indigenen lehen kontaktuari buruzko lekukotasun bakarrak, kasu askotan.
Hain ezaguna zaigun mundu horretan barrena gidatuko gaitu Asun Garikanok, eta Far Westeko Euskal Herrian gidatu gintuenean bezain ustekabekoa eta gogoangarria izango da.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu