Utopiaren itzalak

3

Izenburua: Utopiaren itzalak
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2010

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz zuen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek, itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Gasteiz 9.5Amasa-Villabona 1.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Nire eskuetara iritsi den Asel Luzagarraren lehen liburua da. Txilen bizitako zorigaiztoaren berri banuen, baina idazle gisa ez nuen ezagutzen. Bere eleberri honek hotz samar utzi nau. Osaba kapitalista baten etxean junki ohi baten lanak eta bizitzak ez nau batere bete. Saiatu da egilea, ideologia alde batera utzi eta literatura egiten, baina nire uztez oraindik ere gehegikoa da zama hori. Idazkeran tonu ezberdinak erabiltzen ditu, baina tonu horietako batzuk ez zaizkit batere gustatu: barne ahotsak egiten dituen etenik gabeko galderak, adibidez. Ea hurrengoa atseginago zaidan!

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Liburu hau irakurtzen hasi nintzen, izenburua polita baino politagoa iruditu zitzaidan : “Utopiaren itzalak”. Nahiz eta hilabete bat kostatu zitzaidan irakurtzea, eleberri honen hainbat gauza gustukoa ditut. Estiloari dagokionez, aipagarria da behin baino gehiagotan “hika” erabiltzen duela: 10., 17., 18., 19., 25., 26., orrialdeetan. Metaforez, konparaziez eta pertsonifikazio delako figura erretorikoaz baliatzen da. Horrela, 10. orrialdean irakur daiteke. “Leihoak alaitasun guztia galdu zuen, tunel sakon batean sartu balira legez eta euriak bere bateria soloari ekin dio berriro”; edo “Zeruak ere egin diezaiola amari lagata” Haren amaren suizidioaz jabetzean esaten du hori protagonistak. Errepikapenak ere atsegin ditut Bilboko idazleak. Adibidez. 16.… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Eleberri erdipurdikoa Asel Luzarragaren azkena. Argumentua ere eskasa da eta gauza asko lotu gabe utzi ditu idazleak: amaren buru-hilketaren arrazoiak, Lauritaren benetako nortasuna, Josu protagonistaren aita nor zen, izeko Madalenen lana Indian, eta abar. Hortaz aparte, osaba Arturren erakundearen lana ez da batere sinesgarria. Badirudi liburua aitzakia izan dela anarkismoari buruz aritzeko.Beraz, ez da gomendagarria liburu hau.