ABARASKA (7 iritzi) Asel Luzarraga

7

Izenburua: Abaraska
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2008

Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle bilakatuz. Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari geruza mehe bat baino ez da. Ordurako tona bat pisatzen zuen koaderno horretan gordetzen nituen apunteetatik harago ez nuen ezer idatzita. Fitxategi hartan zegoen nire etorkizun guztia. Urteetan bildutako pertsonaiak eta egoerak, haien artean batzuk aukeratu eta bizia emateko zain.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
7 Comment authors
GasteizLesaka 30.1Ziburu 3.1Oñati 45.2Las Karreras 57.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz
Gasteiz

Liburu hau balekoa dela iruditzen zait, gomendagarria dituen pertsonaia bitxi eta idazkeragatik. Zailena egitura da, baina behin hau irentsita erraz irakurtzen da. Hala ere nahiago nuke pertsonaien arteko harremana sakonagoa balitz.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Sentsazio nahasiak sortarazi dizkit liburuak. Egia esan: lehendik ere hasita nuen; hasi bai baina bereala geroratu nuen, (geroalatu?) gerorako utzi. Sendorra, pisua egiten zitzaidan irakurtzea. Orain bigarren aldiz hartu dut eskutan, eta ez dut bukatu; irakurri ere, ez dakit ba; lardaskatu egin dut, irakurri ordez, eta erdikaldera, aspertu eta utzi. Barkatu, Asel. Liburu txarra denik ez dut esan; nik ez dakit bereizten ona edo txarra. Esan nahi dudana: ez zaidala “sartzen”, besterik ez. Kontatzen ari den zera hori, egoera ingeniosoak, bitxia dela antzeman diot…Baina antzeman, antza eman; barrura sartzen saiatu eta ez nau betetzen ; azaleko gaia iduritzen zait, purtzila,… Gehiago irakurri

Ziburu 3.1
Ziburu 3.1

Liburu honek gustu gazi-geza utzi dit. Pertsonaia bakoitzak fijazio bakar batek higiarazten du bizitzan zehar, eta beste pertsonairen batekin topo egiten duelarik, bakoitzak bere obsesio paraleloan segitzen du. Egotismoa jainko . Abaraskaren irudia azkarra ta erranahiez betea den arren, eta idazkera dotorea, bukaeran bizitzaren hutsalkeria da nagusitu zaidan sentimendua. Eta ideia hori bera ( bizitzak ez du inongo zentzurik, eta bakoitzak ahal duen moduan betetzen du ) nahiko topikoa dela iduritzen zait. Hori bai, neronen bizia osatzen duten harremanak are gehiago estimatzen ditut!

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Nahiz eta istorio desberdinak oinarritzat eduki, istorio denak nolabait zerikusia dute bata bestearekin. Pertsonai desberdinak, leku guztiz ezberdinetan kokaturik daude. Eta batzutan gauzak areagotu egiten dira pertsonai batzut behin baino gehiagotan agertzend dira, baina leku desberdinetan. Niri behintzat, hasiera baten liburuaren estruktura eta mamia hartzea kosta egin zitzaidan arren, gero oso gustura bukatu nuen. Pertsonai batzuen arteko lotura eta erlazioak oso bitxiak diren arren, ondo eginak daude.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Istorio ezberdinez osatutako liburua dugu Luzarragarena. Baina ez dira istorio solte hutsak baizik eta neurri batean edo bestean lotuta daudenak. Gustura irakurri dut liburua

Irun 67.1
Irun 67.1

Hasieran pixka bat galdu nintzen arren, segituan lotu nituen egoerak eta pertsonaiak. Batzuk besteak baino indartsuagoak iruditu zitzaizkidan eta horiekin gehiago gozatu nuen. Baina bukaeran ez dut gozatu. Liburua bukatu behar zuela iruditu zait, eta nik azken kapituluan ulertu nuenez hori esaten du egileak: “Bukatu behar zuen”.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu bitxia eta landua da. Izan ere, ez da batere erraza hainbeste pertsonaiaren arteko loturak sortzea. Ustekabe polita izan da liburua, Asel Luzarragaren beste liburuak errazegiak iruditu zitzaizkidalako. Pertsonaia guztiak ez zaizkit interesgarriak iruditu, baina batzuk, benetan, nabarmenaraztekoak suertatu zaizkit, hala nola, hiltzaile nazkagarria, neska islamiarra eta palestinarra. Laburbilduz, guztiz gomendagarria izan da liburua eta espero dut Aselen beste norabide baten hasiera izatea.