Simon ipuinen munduan

0

Izenburua: Simon ipuinen munduan
Idazlea: Arrate Egaña
Ilustratzailea: Iñaki G. Holgado
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta eskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino… eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”. Bizitzak abentura etengabea dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak.
B planotan kontatuta dago nobela: errealitatearena batetik, Simonen familia eta eskolako arazo eta gorabeherekin, eta Literaturaren planoa bestetik, mundu osoko hainbat ipuinen bidez; ederki josi dut bi maila horien arteko lotura Arrate Egañaren historiak eta Iñaki Holgadoren ilustrazioek

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu