Paradisua

3

Izenburua: Paradisua
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Senpere 4.1Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Liburua osatzen duten hiru nobela laburrek gai latzak ala arinak aipatzen badituzte ere, bakoitzak berezko balioa dauka. Bere fantasmak gauzatzen dituen ‘Paradisua’ istorioaren emazteak zoin ‘Abenduaren 21’ istorioaren lau narratzaileek gertakariaz heien ikuspegi propioa ematen dutenak… Ez da sekula aspertzen; idazleak tonu seriosa, alaia, arina edo hunkigarria erabltzen du talentu handiarekin eta gizakien gogoaren gora-beherak fineziaz adierazten ditu. Benetan teknika narratiboa menperatzen du, ondorioz, istorioei emandako erritmoak erakartzen gaitu. Gozatu dut liburu hau irakurtzen. Nire ustez guztiz gomendagarria da.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Bost istorio ditu liburu honek. Bakoitza leku ezberdin batean kokatuta dago: “Neguko udareak” Lizarran, “Mont Saint-Michel” Normandian, Bretainian eta Bilbon, “Grindavik” Hondarribiko baserri batean,“Paradisua” Jaizkibelgo beste aldean, Lezon zehatz-mehatz, eta “Abenduak 21” Bilbon. Azkena, ”Abenduak 21” delakoa, gehien atsegin izan dudana da. Ez da konplexuena delako, landuena baizik. 4 pertsonaiek, Naroak, Marisak, Anderrek, eta Carlosek hain zuzen ere, Maddiren desagertzearen inguruan hausnartzen dute, bakoitzak bere ikuspuntutik. Gainera, 123. orrialdean emakumeen gaineko deskribapen egoki-egokia irakur daiteke: “Badaude emakume pairakorrak, kexan gotortuak, minak erredimituak -hala uste dute, bederen- sakrifiziotik aldentzen ez direnak, ez dakitelako harago zer dagoen, gure ama bezala. Beste emakume… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ederra Arrate Egañaren lehen hau. Izan ere, bost istorio ditu eta nahiz eta batzuk besteak baino hobeak izan, denak dira onargarriak, denak irakurtzen dira gustora. Gehien gustatu zaidana “Paradisua” izenekoa izan da, baina azkena ere, “Abenduak 21”, aipatzekoa da, gaiagatik eta estiloagatik. Beraz, oso nota ona lortu du Arratek bere lehen liburu honekin eta ea bigarrenak baieztatzen duen lehenak iragartzen duena. Ondorioz, guztiz gomendagarria.