Egia

2

Izenburua: Egia
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

‘Egia’ obraren istorioa gaur egun gertatzen da, besta giroan, mozorrotuen erdian. Adela andereak, bere urtebetetze egunean, lagunak gonbidatzen ditu eta elkarren artean gai minbera bat aztertzen dute: Elsa beraien terapeuta ohia “Egia” taldean sartuta dagoela, eta hain zuzen, egiaren izenean sekretuak Interneten bidez zabaltzen dituela. Beldurrez daudela, Adelak bere lau lagunei esaten die Elsa ere bestara gonbidatu duela. Elsa etortzen denean, asko hitz egiten dute etikaz, konponbideak bilatzen dituzte baina bakoitzaren tratu proposamenek ez dute arazoa konpontzen. Azken finean, zoritxarreko gertakari batek estaliko du egia.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Eibar 101.1Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Aspaldiko partez euskaraz antzerki bat irakurri dut eta arina eta motza denez, oso azkar irakurri dut. Hasierako ideia eta planeamendua erakargarria da oso, baina piskanaka egoerak eta pertsonaiek indarra galtzen dute. Halere, gomendatzekoa. Ez naiz sexista, baina orokorrean emakume idazleei gehiago kostatzen zaie amaiera bikain itxiak asmatzea

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Egia aitortzera liburuak epel utzi nau, harrituta ere bai. Liburu hau saritua izan da; saritzeak harritu nau, epaimahaia zeintzuk osatzen zuten ikusita batez ere, badira eta nor antzerkiaren alorrean. Eta zerbait ikusiko zioten nik ikusten asmatu ez dudana: gaia bera gaurkotasun handikoa iruditzen zait, eta egunen batean taularatuko balitz eta antzezleekin asmatuz gero, obra txukun bat egin daitekeela uste dut, baina nire uste apalean intentsitatea falta zaie bai elkarrizketei bai haria emateko moduari, eta bukaera ere ez zait oso indartsua iruditzen. Baina aldaketa batzuk sartuta, pozik ikusiko nuke obra hau aretoren batean. Beno, oraindik ez dut esan zertaz den obra.… Gehiago irakurri