Hizkuntza sekretuak

0

Izenburua: Hizkuntza sekretuak
Idazlea: Arrate Egaña
Ilustratzailea: Marimar Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Azkenurriko eskolako gela berezi batek, Barrakoiak, hainbat ikasle “txar” eta atzerritar jaso ditu. Gela horri buruzko iritzi eta metodo kontrajarriak erakutsiko dituzte eskolako zuzendariak eta Felipe maisuak. Ikasleek hiztegi sekretu bat osatu dute beren hizkuntzetatik hartutako berbez. Horrek eman dio liburuari izenburua.

Halako batean, ikasgela berezi horretan Mei agertuko da, neska antisozial eta isila. Baina baita gaitasun bitxi baten jabea ere: gizakiekin komunikatzeko aukera gutxi izanik, zomorroekin hitz egiten du. Trebetasun horrek egoera harrigarriak sortuko ditu. Argumentuak Meiren bizitzaren eta nortasunaren bilakaera kontatzen du, betiere eskola ardatz eta ikaskideak aldi berean kontraste eta koru. Narratzailea Lukas da, Meiren lagun eta mireslea.

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu