Axola ez duenean

3

Izenburua: Axola ez duenean
Idazlea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2009

Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur ortodoxoa; Bruno, isiltasunaren abarora bildu nahi duen idazlea; eta Morasán, ibaiko hondakinak biltzen dituen filosofo heraklitoarra. Gutxiago da, ordea, Kronskyri buruz dakiguna.

Demagun Ana Kareninak Vronsky kondea bezainbeste maite zaituztela. Eta zuk ezagutzen duzu Kronsky izeneko agure bakarti bat, zure etxebizitza berean bizi dena. Errusiatik etorri omen zen gerra amaitzean, eta inork irakurtzen ez dituen botila mezudunak jaurtitzen ditu ibaira. Irenek beldurra die trenei, eta senarra galdu duenetik, hauskor antzean dabil. Tolstoiren eskutik, hain zuzen, harreman bitxia sortuko da Irene eta Kronskyren artean, bien bakardadea eta zauriak leuntzen lagungarri izango dena.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
ZarautzLesaka 30.1Burlata 17.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Burlata 17.1
Burlata 17.1

Epel utzi nau. Liburu honetan, literaturaz mintzatzeaz gain (autore asko eta aipamen literario pila bat agertzen baitira) filosofiaz, metafisikaz eta musikaz ere mintzatzen da. Bistan dago Aritz Gorrotxategik lan gogorra egin duela liburu hau idazteko. Hau esan eta gero, nire buruan sortutako inpresioei buruz idatziko dut. Irakurterraza da, kontatzen duena ulertzen da baina liburu grisa iruditu zait, nolabait esateko: gorabehera barik. Ireneren istorioa gutako edozeinena da eta bere zulotik ateratzeko egiten dituen saiakerak edozein lagunek egiten dituenen berdinak dira. Kontakizun oso arrunta, emoziorik gabe agertzen da nire begien aurrean. edo emoziorik baldin badago (nik ez dut sumatu) ez dira barruraino… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Ikaragarri gustatu zait Aritz Gorrotxategi. Haria: Irene da protagonista nagusia: alargundu berria, oroitzapenen zamapean itoa, nora ez dakiela. Bere baitan bizi duen bakar-dantza hori kontatu nahi digu autoreak, nahiz eta ez den emakumearen bihotzeraino iristen, nire irudikoz. Baina, plaza horretan, (tangoa eta erdarazko leku izenen artean) bertzelako ‘dantzari’ franko ere ageri da, bakoitza bera bere egunerokora dantzan: Kronsky agurea, bizitzak gogor egurtutakoa, halere benetakoaren bila dabilena: “mina zatitzen saiatzen gara, nork bere arrazoietan heldulekua topatzeko”. Claudio ere protagonista da, eskola zaharreko liburu-dendaria hau, denbora geldiarazi nahirik, ezin, haserre, eta literatura eta liburuaren artekoa bereizi asmotan. Eta Morasan, Heraklito filosofoaren jarraitzaile… Gehiago irakurri

Zarautz
Zarautz

Aurreneko aldiz irakurri dut Gorrotxategiren liburu bat eta sorpresa ederra hartu dut. Liluragarria da Ireneren istorioa eta idazleak abildade ikaragarria dauka pertsonaiaren barru-barruan sartzeko. Nobela psikologotik ere badu, eta oso ondo adierazten ditu emakumearen sentimenduak, bere zalantza eta minak. Eta Irenerekin batera, sekulako pertsoania galeria oparoa dago, bakoitza bere istorio bereziarekin. Denak ere literatura lagun. Nobela bikain lotua dago, eta keinuz betea: Tolstoi, Onetti… Literaturaren pasioa transmitizen dakien nobela da. Eta gozatu egin dut horrekin. Baita darabilen prosarekin. Elegantea, distiratsua eta freskoa, begietatik irristatzen da errazkerian eta lehorkerian erori gabe. Dudarik gabe, sorpresa handia izan da libru hau. Kontamolde propioa… Gehiago irakurri