Timpusak eta uholdea

0

Izenburua: Timpusak eta uholdea
Idazlea: Arantza Ibarra
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2013

Urrutieneko unibertsoko galaxia batean aurkitzen gara Sumi planetarekin, eta berarekin hasten da dena. Auzoko Sumini planeta hau grisaxka, iluna eta oso industriala da. Sumi planetako biztanleak Imusak dira. Haietako batzuk Ponbi eta Kaki dira. Pila bat urtez, Imus berezienak prestatzen egon dira Sumini planetara bidaltzeko bertako zientzialari batzuk, Suminista bezala ezagutzen direnak. Imus hauek besteekin konparatuz, berezitasun bat daukate: bizkarrean dauzkaten hego txiki batzuekin hegan egin dezakete.
Imusen helburua gure Lurrean dauzkagun bezalako mendiak, itsasoa, animaliak eta batez ere klima lortzea da. Sumini planetan ez daukate eguzkirik, ez euririk, ez haizerik ezta horrelako ezer ere. Horregatik, txikitatik beraien gaitasuna erabiltzen erakutsi eta prestatu dituzte, bakoitza klima mota baten enkarguan aritzeko Sumini planetan. Eta horrela sortu ziren Timpusak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu