Zuri-beltzeko argazkiak

2

Izenburua: Zuri-beltzeko argazkiak
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

Liburu honetan kontatu nahi dudanak, 1947an du hasiera eta 1960aren inguruan bukaera.

Kontakizunaren osagai nagusia nire haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi dudana. Are gehiago, haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditut kontatu nahi eta ez ditut kontatuko. Beste batzuk, berriz, ahaztu egin zaizkit, garbitu egin ditu memoriak burmuinaren bazterretatik. Azken batean, gauzak geure modura oroitzen ditugu, norberaren burmuinaren gutizien arabera.
Hauxe da nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkiot iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu autobiografiko bat ekarri digu Arantxa Urretabizkaia, bere haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen diguna. Ez da ohikoa euskal literaturan horrelako liburuak idaztea, bai ordea fikzioaz mozorrotutako autobiografiak idaztea. Baina honetan ez dago mozorrorik, bere bizitza eta bere familiarena azaltzen dizkigu Arantxak oso era erakargarri batean. Erraz eta arin irakurtzen da eta labur egiten da azkenean, 13 urteko aldia bakarrik agertzen delako liburuan. Horrek iradokitzen digu liburu honek jarraipena edukiko duela, ea egia den. Beraz, gomendagarria da liburu hau, Arantxaren bizitza ez ezik Euskal Herriko intrahistoria ere ezagutu edo gogoratu nahi dutenentzat ere.

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Idazleak bera, bere familia, bizilagunak, auzotarrak eta abiapuntu hartuta 1947-1960 urte-tartearen kronika donostiarra egiten du, nahiz eta munduan izandako orduko gertakari garrantzizkoenen aipamen labur bat ere egiten duen. Idazleak berak kontrazalean dioen bezala, zahartzaroari ate-joka ari den batek bere haurtzaroa kontatzen du, Donostiako auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile batena.   Beraz, neurri batean beste askoren bizimodua ere bazen gerra-ondorengo hori. Izenondo gehiago ere aipa daitezke orduko giroa deskribatzeko: adibidez, klasista. Izan ere, idazleak berak aitortzen du beraiek ez zirela “hiriko gizartearen gaina eta bikaina”ren planetakoak.  Matxista hitza ere ez legoke gaizki jarria; Arantxa… Gehiago irakurri