3 MARIAK (12 iritzi) Arantxa Urretabizkaia

12

Izenburua: 3 Mariak
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2010

Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik burubelarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean.

Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.

12
Iruzkina idatzi

avatar
12 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
12 Comment authors
Eibar 101.2Galdakao 55.2Donostia 47.2Larraul 39.1Amasa-Villabona 1.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.2
Eibar 101.2

Maria Txurik 79 urte ditu eta alargun geratu da. Hainbat urte seme-alabak hazten igaro ondoren, azken urteotan gizon gaixoa zaintzeaz arduratu behar izan da. Senarra hil eta tanatorioan dela, txikitako lagun bat agertuko da, Maria Gorri, hainbat urtez herritik kanpo bizi izandakoa. Nola ez dakitela ere, biak elkarrekin bizi izatera joango dira, Gorriren gurasoena izandako etxera. Zaharrak dira, bai, baina ez daude prest heriotzari exerita itxaroten geratzeko. Bizitzeko gogoz daude eta proiektu asko gauzatzeko asmoarekin. Besteak beste, 3. Maria aurkitzea, Marihandi. Zahartzaroa du gai nagusi eleberriak, baina baita beste hainbat gai ere: adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna… Zahartzaroa bere aje guztiekin erakusten… Gehiago irakurri

Galdakao 55.2
Galdakao 55.2

Hasierako Joseren heriotzak dakarren Zuriren bizitzaren berriak erakarrita gogotsu ekin diot irakurtzeari, liburuaren erdialdean, Handiren burutazioek zein udaleko zerbitzu sozialetako neskatoak Handiren semeordearekin duen harremanak interesa galduarazi didaten arte. Eskerrak Madrilera, hirugarren Mariaren bila, egingo duten bidaiak intriga eman dion kontakizunari, nahiz eta bukaerako gutunen kontutik zerbait gehiago espero nuen, agian amaiera preblisibleago bat. Arantxak kontatzeko darabilen zehar estiloak liburu osoa betetzen du, ez dio elkarrizketari tarterik uzten; dena dago Mariatako baten memoriatik zintzilik, hura baita narratzailea.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Liburu polita idatzi du. Pertsonaiak sinesgarriak eta erakargarriak dira, istorioa ere bai, bere intriga puntuarekin: inoiz elkartuko ote dira hiru Mariak? Gainera, idazkera fresko eta gozoa du, erraz irakurtzekoa baina ez horregatik zaindu gabea.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

…“bizitza osoan herriko kaleak izan dira nire zerumuga…Herriko kaleetan dago idatzita nire bizitza. Eta portuan, noski…” “Gorrik, berriz, mundu osoa du buruan, eskolako mapak bere bizitzaren plano…”. Sagar ongi umotua, heldua, Arantxa Urretabizkaiak eskeintzen diguna, bizitzaren eskarmentutik egina, doike. Sagar umotua, erran dut: azala ximurreko, usain bete, gozo, ganbara txokoan txurikin azpian ondutako altsa-sagarra horietakoa, udazken kolorez. 3 Mariak, hiru ikuspegi, hiru bizi-jarrera adin berdina sentitzeko, hiru kolore: Txuri, Gorri eta…Kaki ?. “Norberak gobernatu behar duela bere bizitza, ez nortasun agiriak”. Topikoak ere bai: “gaur hasten da etorkizuna”. Tipikoa ere: euskal kostaldeko herrixka triste batera eguzki haizea dator, nondik eta… Gehiago irakurri

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Idazleak liburu honekin egiten duen planteamendua eta zabaldu nahi duzuen mezua oso egokiak eta interesgarriak iruditu zaizkit. Jubilatzen garenean bizitza ez dela amaitu eta etapa berri batean sartzeko aukera dagoela helarazi nahi duela iruditu zait eta zahartzea hain gaizki ikusita dagoen garai batean, mezu benetan beharrezkoa eta baikorra dela uste dut. Hala ere, garbi dago liburuan sartzeko eta ulertzeko adin bat izatea beharrezkoa dela. Horrelako gai gehiago lantzea egokia iruditzen zait.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Arantxa Urretabizkaiak idatzitako testua bi emakume edadeturi buruzkoa da, hala ere, horrek ez du heriotzaz edo gaixotasunaz hitz egiten, bizitzaz baizik.Protagonista baten senarra hiltzen denean beste bizimodu bat hasten du Txurik bere lagun Gorrirekin. Aldi berean, beste mota baten familia sortzen dute biek, Txurik eta Gorrik. Bestalde, Madrilen gaineko deskripzioak ere aipatzekoak dira. Horrela 102. orrialdean irakur daiteke: ” Madrilgo kaleak hegazkina baino zorabiagarriagoak dira” edo “ Momentu batzuetan iruditzen zitzaidan uholde jendetsu hark eramango ninduela auskalo ze zulotara.” Oso deskriptiboa da eleberri hau, adibidez lore, janari eta zaporeen deskribapenak agertzen dira, eta zehatz izkiriatuta daude.Hori guztia atsegin izan dut.… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Arantxa Urretabizkaiak idatzitako testua bi emakume edadeturi buruzkoa da, hala ere, horrek ez du heriotzaz edo gaixotasunaz hitz egiten, bizitzaz baizik.Protagonista baten senarra hiltzen denean beste bizimodu bat hasten du Txurik bere lagun Gorrirekin. Aldi berean, beste mota baten familia sortzen dute biek, Txurik eta Gorrik. Bestalde, Madrilen gaineko deskripzioak ere aipatzekoak dira. Horrela 102. orrialdean irakur daiteke: ” Madrilgo kaleak hegazkina baino zorabiagarriagoak dira” edo “ Momentu batzuetan iruditzen zitzaidan uholde jendetsu hark eramango ninduela auskalo ze zulotara.” Oso deskriptiboa da eleberri hau, adibidez lore, janari eta zaporeen deskribapenak agertzen dira, eta zehatz izkiriatuta daude.Hori guztia atsegin izan dut.… Gehiago irakurri

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Gertakizuna zahartzaroa da. Gaztetan hiru neska lagun izan ziren eta urte asko elkarrengandik urruti ibili eta gero, zahartzaroan hirurak berriro elkartzeko saioa egiten dute haietako bik, hirugarrenaren bila. Bilaketa presente dago liburu osoan. Zahartzaroaren ikuspegi iluna eta azkorra alde batera utzi eta haren alde atsegin eta baikorra erakutsi nahi du egileak. Zahartzaro partehartzaile eta aktiboa errepresentatzen digu, izan ere “oroitzapenak asmoei gainditzen zaizkienean omen da bat benetan zaharra”. Eleberri atsegina irakurtzeko, ezustekorik gabea, bizitzan bai baino gehiago agertzen bazaizkigu ere. Horrelako zahartzaroa izango bagenu guztiok, gure gizartea bestelako bat litzateke.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso gustuko lana egin zait. Egilea gustukoa izateak eta aspaldi ezer idatzi gabe egon izanak nolabaiteko kuriositatea eta gogoa sortu dizkit. Bestalde, gaia gertuko egiten bada, norberaren adinaren arabera, are gustagarriagoa egiten da obra fresko eta erraz hau. Oso irakurterraza da, bai gaiaren aldetik eta baita euskararen aldetik ere, nahiz eta adineko jendea izan protagonista. Gaia zahartzaroa izanda ere, gaztetasunez betetako aire freskoz betea dago. Oso polita.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Aspaldian idatzi gabe zegoen Arantxa Urretabizkaia eleberri batekin itzuli da euskal literaturara. Oso eleberri polita izan da, bai gaiaren aldetik, bai estiloaren aldetik. Azkar eta gogotsu irakurtzen da. Hala ere, labur gertatu zait liburua, uste dut zer edo zer falta zaiola eleberri bikaina izateko, argumentua biribil geratzeko. Haatik, guztiz gomendagarria da.

Donostia 47.16
Donostia 47.16

Ezagun batek liburua “Maruja”samarra iruditu zitzaiola esana zidan irakurri aurretik. Beste ereferentziarik ez. Ba gora marujak! Erraza irakurtzen eta,aldi berean, ondo idatzia, tempo-ak eta interesa ondo neurtuta eta, nola esan, naturala, haragi eta hezurrezko pertsonaiak, edonork antzemateko modukoak, egoera oso original eta ez ohiko batetik abiatzen bada ere. Apartekoak bi pertsonaia nagusiak, bi Maria nagusiak.Gainerakoak ez hainbeste baina ez diote eleberriari ezer kentzen.Biak lagun izan nahiko nituzkeen amona miragarriak, irizpidea, adorea eta sasoia dutenak. Ze desberdinak bi hauek Hondarribian aurkitu ahal izango genituzkeen “betiko” askorengandik. Por zierto, gai hau ez da aipatzen, baina ziur nago Jaizkibelekoekin ateratzeko prest egongo liratekeela.… Gehiago irakurri

Ibarra 44.1
Ibarra 44.1

Liburu xumea eta irakurterraza da. Oso estilo sinple eta zuzena erabiltzen du (nire ustez gehiegi ‘abusatzen’ du honetaz).
Azken orrialdeetara iritsi arte, ez dut lortu liburuaren arreta eta interesa neureganatzea. Gehiago espero nuen Arantxa Urretabizkaiarengandik.