Honetara ezkero

0

Izenburua: Honetara ezkero
Idazlea: Arantxa Iturbe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen gaituzte. Ez dago-eta dena kontatu beharrik. Arantxa Iturberen 29 ipuin hauetan ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat agertuko dira susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan. Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango estualditik irteteko.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz