Simone de Beauvoir

2

Izenburua: Simone de Beauvoir
Idazlea: Arantxa Agirreurreta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Simone de Beauvoir ez zen feminista 50eko hamarkadaren amaieran, Le deuxième sexe idatzi zuelarik; ondoren, urtetan aurrera zihoala, egin zen emakumearen aldeko borrokaren militante. Konpromisorik irmo eta zintzoena baina, bere existentziarekin eta bere inguruan gertatzen zen guztiarekin sentitu zuen oso gaztetatik; ezagutzea eta kontatzea, horixe izan zen inoiz baretu ez zitzaion grina. XX. mende osoaren testigu izan zen Simone de Beauvoir. Historia lehen planotik, Europaren muinetik eta ezkerreko ideologiatik bizi izan zuen. Eta guztia lehen pertsonan utzi zuen kontatuta.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Lesaka 30.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Emakume indartsu eta militante garden honen bizitza zalapartatsua eta bere bizitzaren fruitu ugariak, horixe du hari eta horixe du mami liburuak. Emakume zabal (zabal, zentzu zabalenean), emakume zabal honen biografia bete betean: bere bizitzako pasarteak, bizilekuak, bizikideak, maitasun, amodio, lan, lanbide, sen, pentsamen, hausnarketa, liburu, ensaiu, borroka, salaketa, arrakasta, idazkun, eskutitz, abentura, etsipen, oinaze eta gehiago kontatzera datorkigu liburu hau, kronologikoki ordenatua txukun aski. Jaiotzetik heriotzaraino, existentzia bat, bizitza bat osoa. Kronika lineala da, egia. Pausuz pausu, urtez urte kasik, unez une eta une oro protagonistari gertatzen ari zaiona eta bere inguruan gertatzen ari diren zirkunstantzien bilduma. Kronista baten kronika… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Orain dela ehun urte jaio zen Parisen Simone de Beauvoir, Frantziako idazle, feminista eta filosofo existentzialista. Hau aitzakia ederra izan da Arantxa Aguirreurretarentzat haren biografia idatz dezan Elkar argitaletxean. Bestalde, Mariasun Landak hitzaurrea izkiriatu du gutun gisa. Orrialde hauetan Frantziako idazlearen eragina eta bere mirespena adierazten du Landak. “Horregatik, agian, Montparnasseko kanposantuan beti duzu arrosaren bat zure hilobian. Neuk ere, hantxe utzi nuen nirea”. Saiakera hau idazteko Arantxa Agirreurretak Simone de Beauvoirren “Memoriak” ez ezik haren saiakerak eta haren eleberriak ere irakurri dituela nabaritzen da. Izan ere, haren esaldi ospetsuenak agertzen dira. Besteak beste:Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da”… Gehiago irakurri