Printzesa guztiek dute bere ipuina

0

Izenburua: Printzesa guztiek dute bere ipuina
Egilea: Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Printzesa guztiek dute bere ipuina, eta ipuin honetakoak Raisa du izena. Jakina da printzesa guztien eginkizun ia bakarra itxarotea dela, baina Raisaren jakin-mina handia da, eta bere ametsaren bila abiatu nahi du lehenbailehen. Basamortuarekin egin izan du beti amets.

Abentura eta historia uztartzen ditu Raisa printzesa eta haren alaba, Aiora, protagonista dituen ipuin honek. Alhambra, Baztan eta Tutera izango dira beren bizitzako agertoki nagusiak. Eta, basamortuko gizon-emakumeek hiru basokada te hartuz bizitzaren aldiak ospatzen dituzten eran, dastatuko dituzte biek ere bizitzaren mingostasuna, maitasunaren gozoa eta heriotzaren leuntasuna.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu